Zure izenean

Amaia Iriondo Aristondo

Barkatu, Antton. Badakit ez duzula nahi izaten lanorduetan deitzerik, baina ez dakizu zer aurkitu dudan! Uste dut bilatzen ari garena, azkenik, topatu dudala! Zoragarria da! Guk ezinbestekotzat jarritako baldintza guztiak sobran betetzen ditu eta, gainera, guk aukeratutako zonaldean dago!

Irakurri

Gezurrari gorazarre

Amaia Iriondo Aristondo

Lolak oso gustuko zuen etxeko leihoetan hazten ziren geranioak zaintzea. Denbora igarri gabe pasatzen zitzaion orri iharrak kentzen, tiestoetako lur apurra harrotzen, behar zenetan ureztatzen, eta egunero-egunero atzera gelditutako hortz-eskuila batekin landareen orrietako zainetatik kedarra kentzen. Askotan ordu erdi baino gehiago joaten zitzaion horretan, eta gero estu ibiltzen zen etxeko  zeregin guztietara ailegatzeko. Horrelakoetan, kalera … Continued

Irakurri

Hunik arrats artean

Anjel Lertxundi

“…Nabarmentzen dira Lertxundiren obran Hego Ameriketan moldatzen ari den prosagintza berriaren influtentziak, baina egilearen estilo ugari eta ironikoak ezin ukatu den pertsonalitatea ematen dio haren jardunari. ‘Sargoia’, ‘Bizardunaren bizarra eta loretokiak’ edo ‘Hiltzea munduko gauza errezena duk’, adibidez, euskal ipuin antolojia batetan ez lirateke ahaz behar…”

Irakurri

Begi nagia

Oek de Jong

Luze nago, egon nagoenez, txirringaren zelaren gainean eserita, bainurako zorroa bizkar gainean zeharka, besoak betoizko itxituraren gainean ezarrita, eta denbora tarte horretan guztian scooter-fabrikako gizonari begira egon naiz; antza denez, tranpolin-jauzian trebatzen ari da…

Irakurri

kristalezko ontziak_glass containers

Karmele Jaio

Hiru bikote, adin ertainekoak. Hausnartzen ari diren pertsonaiak dira, bizi izan dutenaz, bizi dutenaz eta bizitzeko dutenaz. Bikote bakoitzak bi seme-alaba ditu, baina bakoitzarekin istorio desberdin batean murgilduko da irakurlea. Izan ere, era ederrean kontatzen ditu Karmele Jaiok Azukrezko Madaritxuak, Kilkerra eta Txupa Beltza, hiru narratzaile mota erabiliz.

Irakurri

Zaborretan azkenak

Itxaro Borda

Zaborretan azkenak izenburuak ere zentzu-geruza zenbait iradokitzen ditu, hiru ardatz hauetan gurutzatzen direnak: hondakinen kudeaketa eta ekologismoa; zabor-bilketa eta gizarte-eredua; zabor-imajinarioak jendetasunarekin uztartzen dituzten diskurtsoak. Hiru geruza horietan katramilaturik dabilkigu Amaia Ezpeldoiren gogoa Zaborretan azkenak nobelako orriotan. – Iratxe Retolaza

Irakurri

ZER DA BOOKTEGI?

Booktegi Kultur elkartearen helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde.
Liburu, audio edo bideo bat argitaratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri, mesedez, eta aukerak aztertuko ditugu. Edukia zurea da; Booktegin jartzeak esan nahi du gure irakurle guztiekin partekatuko duzula.
Booktegi.eus-en dauden liburu, audio eta bideo guztiak guztiontzat daude eskuragai. Sortzaileen eskuzabaltasunari esker, dohainik daude. Gustuko badituzu, lagunekin ere parteka ditzakezu.
EGUZKILORE

Abuztukoa

Abuztukoa

Ikusi
ELKARRIZKATEA

Asel Luzarraga

Leire Bilbao eta Asel Luzarragaren solasaldia

Ikusi
EGILEAK

Casado Da Rocha, Antonio

Ikusi
GOMENDIOAK

Ane Labaka Mayoz

Bertsolaria eta irudia eta testua uztartzen dituen Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidea.

Ikusi
ELKARRIZKETAK

Patxi Salaberri

Patxik bere lanaren gainean eta Etxepare, Harizmendi eta Axularren liburuen inguruan hitz egin digu.

Ikusi
AUDIOAK

Zergatik Atharratze

Itxaro Bordak bere artikulua irakurri digu.

Ikusi
SAIO BEREZIAK

Elkarri Irakurriz – Etxea

Edorta Jimenezen ‘Aparejadorea’, Danele Sarriugarteren ‘Hargia eta porlana’ eta Maite Darcelesen ‘Bizitza berria’ ipuinak izan dira solasaldiaren erdigunea, eta ‘Etxea’ gaia horren ardatza. Solaskideak Danele, Maite eta Mikel Soto –Edortaren ordezkoa– izan dira, eta Bakartxo Iguaranek moderatzailearen lana egin du.

Ikusi