Booktegi Kultur Elkartearen helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde.

Booktegi.eus webgunean liburuak dohainik deskarga daitezke, baita bideoak ikusi eta audioak entzun ere.

Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura…

Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere, eta ElkarrizKATEA telesaioa.

 

Nola argitaratu Booktegin?

Liburu, audio edo bideo bat booktegi.eus webgunean argitaratu nahi baduzu, helbide honetara bidali, mesedez, eta aukerak aztertuko ditugu: info@booktegi.eus

Emanaldi bat filmatzea

Emanaldi bat Booktegik filmatzea nahi baduzu, eta horren grabaketak gure webgunean lekua izan dezakeela uste baduzu, esan, mesedez: proposamenak gustura jasotzen ditugu.

Edukia norena da?

Booktegi.eus webgunean idazle ugariren liburuak eta audioak daude. Egilea da bere lanaren jabea, eta webgunean eskuzabaltasunez eskaintzen du, Booktegik bere irakurleekin parteka dezan.

Dohaintzak

Euskarazko kalitatezko edukia kudeatzea eta partekatzea plazera da guretzat, baina une honetan laguntza eskatu behar dizugu. Egin dezakezun edozein ekarpen ongi etorria izango da.

Booktegiri bultzada bat eman nahi badiozu, mesedez Donozioak botoia sakatu, eta hor dauden aukeretako bat hautatu.

Bazkide izan

Booktegiko bazkide izan nahi baduzu, ongi etorria izango zara. Egokia iruditzen zaizun kuota bat ordaintzea eskatuko dizugu, eta elkartearen erabaki nagusietan parte hartzera gonbidatuko zaitugu. Izena emateko, Bazkidetu botoia sakatu, mesedez.

Liburu, audio eta bideoen berri jasotzeko

Booktegiko edukia astero handitzen dugu. Horren berri jaso nahi baduzu, sakatu hemen, mesedez: Berriak jaso.

Iradokizunak eta proposamenak

Bestalde, iradokizunak eta proposamenak gustura jasotzen ditugu beti, eta gure e-posta hau da: info@booktegi.eus