Maddi Zubeldia

Idazten duen musikaria, kantatzen duen olerkaria… izateko sortu ala sortzeko izan al nintzen?

Idazleen gorputzak

Eider Rodriguez

Literaturaren inguruko hausnarketa interesgarria, teoriatik at, emakume idazleen gorputzez ari baita.

Film bat:

Wild
Nicolette Krebit

Emakume gazte baten metamorfosiaz ari da, 'zibilizazioa'rekin eten eta bizitza basatira buruz doana.

Telesaio bat:

Harri salda
Kanaldude

Astearteroko saioa, musika, literatura, zientziak, bertako jendearen ikuspegitik.

Abesti bat:

Erromantikoarena
Lumi

Euskal elektro pop musika, interesgarria izateaz gain, hunkigarria.

Beste zerbait:

Itsasoan bainatzea ur hotzetan

Irailetik ekaina bitartean itsasoan bainatzea ur hotzetan, igande goizetan, eta ondoren Ziburuko plazako Bittor ostatuan kafesne beroa hartzea.

Olatz Beobide

Txikitan, kalkuladora baten argiarekin, ohe-azpian irakurtzen nuen; orain istorioak behar ditut arnas hartzeko.

Honetara ezkero

Arantxa Iturbe

Istorio laburrak dira, laburrak neurriz baina luzeak eta zabalak ideia, pertsonaia eta gertaeretan.

Ipuin bat:

Amaia
Jesus Maria Arrieta

Udalekutako gaubeletan ezagutu nituen Amaia, Ilargi amandrea, Eneko haritza etab.

Film bat:

Sorry we missed you

Ze pertsonaia, ze gidoia, ze abilidade amaieraraino beraien kezka eta desioekin bat egiteko: maisulana!

Telesaio bat:

Pure

Aktoreek, zuzendaritzak, filmaketa eta dialogoak txoratu naute.

Abesti bat:

Hallelujah

Abesti honek dozenaka bertsio izango ditu baina Jeff Buckley-rena hautatzen dut.

Webgune bat:

jakin.eus/albisteak

Kultur-jardunaren-sendabiderako-zenbait-artikulu.

Beste zerbait:

Igor Estankonaren Moskito irakurtzeko, eta Andrea Arnold-en Fish Tank ikusteko amorratzen.

Asel Luzarraga

Jakintzat ematen zaion guztia zalantzan jartzen duen izpiritu anarkista bat.

X hil da

Alaine Agirre

Giza-obsesio bat literatura bikain, txinpartatsu eta hereje bihurtuta.

Ipuin bat:

Klaus Hanhn
Bernardo Atxaga

Gizon batek bizimodu berri desiratua lortzeko behar duen guztia presta dezake... edo ia.



Film bat:

Borroka kluba


Lo ez egiteak hausnarketa luzeak egiteko parada ematen du, eta sistemaz hausnartzea arriskutsua izan daiteke.

Telesaio bat:

Happy!

Haur-munduen xalotasunak azpimundu lohienetara gidatzen gaituenean edozer ager daiteke.

Abesti bat:

Kingdoom Liola
Elizabeltz

Soinu trinko, ilun eta landua hainbatetan irakurri behar diren hitzek lagunduta.

Webgune bat:

Borrokan - En lucha


Batzuk ez daude prest borroka inoiz uzteko, eta eskerrak.

Beste zerbait:

Mundaka

Herri txiki batek zenbat parranda gau gogoangarri eman dezakeen...

Fito Rodriguez

Idazten pentsatzen duen idazlea.

Franco hil zuten egunak

Koldo Izagirre

Indar sinboliko handiko bederatzi narrazio dira.

Ipuin bat:

K.ren egunkaria
Pablo Sastre

Eguneroko gisa irakurtzen da, II. Gerratean Baionan ezkututako neska judu baten oroitzapenak.

Film bat:

Rear Window

Alfred Hitchcock. Leiho handietako eraikin txiki baten barruko patioan non dena ikusten den.

Telesaio bat:

Apostrophes
Bernard Pivot

Hainbat egile bere aulkietan eseri dira, aurkezlearen inguruan, eta beren obrak komentatu dituzte.

Abesti bat:

With a Little Help from My Friends
Joe Cocker

Adiskidetzaren ereserkia.

Webgune bat:

Armiarma

Oraingoz euskal literaturari buruzko orri osatuena.

Beste zerbait:

Hitzen ubera eta Booktegi

Denak euskal literaturari buruzkoak.

Ipuin bat:

Eukene Lizeaga

Osotasunaren, aldatze dinamikan murgildurik, zehatzezina sentitzen naiz.

Ehun metro

Ramon Saizarbitori

Tiro bat jasotzear dagoen ETAko gazte baten, korrika egiten dituen azken 100 metroak; pausoz-pausoko segundotan, bere bizipen guztien gogoratze hunkigarria.

Ipuin bat:

Pitxita
Pernando Amezketarra

Ahozko eran, mimikari, eta itxurei, bide ematen, gure aita kontatzen ziguna, ezina dut, esaera batean laburdildu.

Film bat:

Europa
Lans Von Trier

II. Mundu Gerra galdu eta berehala, Alemania menderatura joaten den eta guraso alemanak dituen Amerikar gazte baten bizipenak.

Telesaio bat:

Herkules Poirot eta Miss Marple

Agatha Christieren miosteriozko eleberriak telesail eginak.

Abesti bat:

Herri zahar hontan
Xabier Lete eta Antton Valverde

Lore bat, Zauri bat, CCaren azken abestia; Herri zahar, bardar honek, azken ordurarte, jarraituko duen amets eroa.

Ipuin bat:

Booktegi.eus

Euskal kultura dohainik zabaltzen duen webguena.

Juan Luis Zabala

Bizibidez, itzultzaile-kazetari-gidoilaria; bokazioz (halakorik baldin bada), idazlea.

Ez naiz ni

Karmele Jaio

Gure gaur eta hemengo munduko eta gizarteko gaiak eta kezkak lantzen ditu oso modu iradokitzailean eta zalantzak gordin planteatzeko beldurrik gabe.

Ipuin bat:

Etorkizuna
Iban Zaldua

Oso modu soil eta sinesgarrian ematen du errealitate (oraingoz) urrun baina aldi berean erakargarri eta izugarri baten berri.

Film bat:

Igelak
Patxo Telleria

Gure zinemako profesional askoren erakustaldi bikaina, merezi baino oihartzun gutxiago izan duena. ??Telesaio bat: Bron/Broen – Hans Rosenfeldt. Polizia ikerketa bat kontatzen du, baina pertsonaien indarrak egiten du erakargarri.

Abesti bat:

Comme un Lego
Gérard Manset

Misterio handiko kantua, otoitz bat, oihu bat, lantu bat, hasperen bat, gizakiaren txikitasunetik unibertsoaren handitasunari so.

Webgune bat:

armiarma.eus

Gobernu oso batek egin beharko zukeen (eta egin ez duen) lana, ganora handiko literaturzale kuadrilla batek egina.

Iraia Elias

Konpainia on bat, umorea eta jolasa; zer gehiago?

Oreina

Koldo Almandoz

Koldok Oreina filmaren sortze prozesuan egindako bitakora. Sormen prozesu baten baitan egoten diren gorabeherak oso ondo islatzen direla uste dut.

Ipuin bat:

Hormako paper horia
Charlotte Perkins-Gilman

Deskantsatzera behartzen dute emakume bat bere gelan eta esperientzi hori nola bizi duen kontatzen du modu zirraragarri batean.

Film bat:

Delphine et Carole
Callisto McNulti

70.hamarkadako borroka feministan egindako hainbat ekimen erakusten duen dokumentala.

Telesaio bat:

Foodie Love
Isabel Coixet

Interneteko aplikazioren baten bidez ezagututako bi pertsonen arteko harremana eta bakoitzaren bizipenek nola eragiten duten bestearekin harremanetan jartzean.

Abesti bat:

Sinnerman
Nina Simone

Barrutik kanpora doan subidoi bukaezina.

Webgune bat:

Domestika

Sormenari loturiko ikastaro eta informazio interesgarri ezberdinak topatzeko gunea.

Galder Unzalu Etxabe

Iraskaslea bigarren hezkuntzan; Banbupean izan da antropologia, bidaia-kronika, mendia eta literatura uztartzeko nire lehen saiakera.

Izan bainintzen Nafarroako Errege

Aingeru Epaltza

Biziki gozatu nuen nafar Erdi Arora bidaiatzen.

Ipuin bat:

Gasteizko Hondartzakeko edozein
Xabier Montoia

Hiriaren barrunbe ixil eta ixilduetara bidaiatzeko kontakizun apartak.

Film bat:

Il Postina

Mediterraneoan murgiltzeko gonbite zoragarria.

Telesaio bat:

Sherlock Holmes
Benedict Cumberbatchena

Cumberbatch aktore lanean ikustea beti egiten zait dibertigarri eta interesgarri.

Abesti bat:

Ametsekin Ametsetan
Ama Say

Diskako edozein kanta behin eta berriz entzuteko momentu oro da ona.

Webgune bat:

Uriola.eus

Saretik Bilbo ezagutzeko leihorik onena.

Ipuin bat:

Pirinioa

Gure Himalaia txikia hemen dugu.

Amaia Iriondo Aristondo

Ikusitako, entzundako edo irakurritako istorioez elikatzen den emakumea.

Mekanografiak

Harkaitz Cano

Canoren ipuin eta kontakizun laburren antología aparta.

Ipuin bat:

Preludioa
Uxue Alberdi

Uxue Alberdiren Euli-giro liburuko azken ipuina. Bizitzako ezbeharreei aurre egiteko aukeren eta ezintasunen gainekoa.

Film bat:

Nadie quiere la noche
Isabel Coixet

Emakume total diferente biren bideak gurutzatzen direneko istorio izoztua.

Telesaio bat:

Unorthodox

Emakume baten testigantza erreala eta lazgarria.

Abesti bat:

Vestida de nit

Silvia Perez Cruz.

Webgune bat:

Euskal literaturaren zabalkundean dabiltzanak

Esate baterako, Booktegi, gero eta partaide gehiago duen webgunea.

Kepa Luzarraga

“Zuk zeuk egizu” filosofia jarraitzen duen idazle mundakarra.

Peru Leartzako

Txillardegi

Literatura existentziala euskaraz; Peruren bizitzarekiko zalantza sakonenak azaltzen ditu, bere zoriontasunaren bilaketa etsia.

Ipuin bat:

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Amona bat, baratzean lanean, landareei hizketan; ipuin motz bezain iluna.

Film bat:

The Room

Historiako drama txarrena; komedia onena, nahi gabe

Abesti bat:

Drogak AEKn
Hertzainak

Taldearen kanta kaustikoa.

Webgune bat:

Bizkaia Irratiko audiotekako Irakurrieran atala

Euskal literatura munduko agente desberdinei elkarrizketak.

Beste zerbait:

La Linterna de Diógenes

Historia kritikoari buruzko podcasta, gazteleraz.

Josu Jimenez Maia

Idazkurlea, idazten duen irakurlea edo irakurtzen duen idazlea.

Sistema periodikoa

Primo Levi

Elementurik elementu, liluratura.

Ipuin bat:

Macomberren bizitza labur-zoriontsua
Ernest Hemingway

Soil, bortitz, gupidagabea.

Film bat:

Asier eta biok

Lagun bat eta Merino anai-arrebak

Telesaio bat:

Breaking Bad

Zalditik astora ate astotik lurrera.

Abesti bat:

Herdoilarena
Ruper Ordorika

Herdoilaren tristezia baino okerragoa, tristeziaren herdoila, Joxerra Garziari ikasia.

Webgune bat:

itxaurdi.blogspot.com

Garbine Ubeda

Idazketan, ilustrazioan eta komunikabideetako iritzi sailetan lardaskan dabilen ezkerra.

Absurdoko kontuak

Patxi Zabaleta

Zoroen herriko kronikak eginez, gizartearen gaineko gogoeta dakar.

Ipuin bat:

Tigre batekin bizi
Harkaitz Cano, Maite Gurrutxaga

Albuma da, baina poema ilustratu gisa ere har daiteke; egonezina sortzen digun horren metafora da tigrea.

Film bat:

Kalabaza tripontzia
Juanba Berasategi, Koldo Izagirre

Tartalo, Kukubiltxo eta Galtzagorriren ibilketak eta biribilketak, dio azpitituluak; gure marrazki bizidunen produkzioan, klasiko dibertigarri bat.

Telesaio bat:

Ahoz aho

Kultur eskaintzaren gaurkotasuna, bere zabalean azaldua eta aurkeztua, egileenganako begirunetik.

Abesti bat:

Arteriak zulatu nahi dizkigute
Haztearen izerdia

Hitz zorrotzak, doinuetan indarra.

Webgune bat:

Uberan.eus

Euskal Idazle Elkarteak gure literaturari eskainitako txokoa.

Beste zerbait:

Hondamuinean 1 eta 2
Zerocalcare

Komikia edo eleberri grafikoa, bi zatitan emana.

Ana Galarraga Aiestaran

Beti mugimenduan, jakin-mina, gozamena eta bizipoza dira nire motorrak.

Neguko argiak

Irati Elorrieta Agirre

Zu eta ni agertzen gara liburu horretan, eder eta gordin.

Ipuin bat:

Bihotz handiegia liburuko edozein
Eider Rodriguez Martin

Kontuz! Ez dira ipuinak, ispiluak dira, eta azkura sortzen dute.

Film bat:

Oreinak
Koldo Almandoz de la Cruz

Klaseak, paisaiak, jatorriak, kulturak, generoak gurutzatzen diren leku horretan.

Telesaio bat:

Handmaid's tale-ren lehen bi denboraldiak

Istorio distopikoa dela diote, ez sinetsi.

Abesti bat:

Helduentzako sehaska kantua I – Petti

Harkaitz Cano Jauregirenak dira hitzak, Pettik konposatu ditu doinuak, berak abesten ditu kantuak eta musikari onenez inguratu da.

Webgune bat:

: Booktegi, noski, eta Armiarma, nola ez

Literaturazaleontzako altxorren kutxa da bata; ozeanoa bestea.

Beste zerbait:

Elhuyar aldizkaria

Zientzia-albisteak, erreportajeak, analisiak, istorioak eta iritziak, begirada kritikoz eta genero-ikuspegiarekin.

Karlos Cid Abasolo

?????????????????????? (Hori ere esaldia da).

Hollywood eta biok

Javi Cillero

Idazle irakurzale eta zinemazale amorratu baten bidaia sorta, irakurlea bete-betean harrapatzen duena.

Ipuin bat:

Ergatibu
Ur Apalategi

Ergatiboak (edo, hobeto esanda, ergatiborik ezak) desamodioa eragiten duen istorio barregarri bat.

Film bat:

The Odd Couple

Izenburuak bikain laburbiltzen duen film bat, zeinaren protagonistak Jack Lemmon eta Walter Matthau handiak diren.

Telesaio bat:

Cachitos de hierro y cromo

Espainiako La2 kateko saioa, non azpitituluak aspaldiko kanten oroitzeari gailentzen zaizkion.

Abesti bat:

Zaindu maite duzun hori
Ruper Ordorika

Euskal Herriko ereserkia izan beharko lukeen kanta.

Gaizka Izagirre

Zazpigarren artearen usaina duen guztia irensteaz gain, ikusten duenari buruz idaztea eta hitz egitea maite duen komunikatzailea.

Analfabetoa

Iñigo Astiz

Poema liburu honek gaur egun inguratzen gaituzten mezu ezkutuak maisuki zeharkatzen ditu.

Ipuin bat:

Ipuin Izugarriak
Askoren artean

Ipuinak umeentzako direla uste dutenei bereziki gomendatzen diedan bilduma bikaina.

Film bat:

Goodfellas

Narratiboki gogorra, bizia gordina eta zuzena, maisulana!

Telesaio bat:

Lost

Telesailen munduan erabateko mendekotasuna sortu zidan lehen izenburua.

Abesti bat:

Dena ez du balio
Berri Txarrak

2003. urteko abesti honen melodiek nerabezarora garraiatzen naute zuzenean.

Webgune bat:

Twitter

Egiten ditudan lanak zabaltzeko eta irakurleekin elkar eragiteko tresnarik eraginkorrena.

Beste zerbait:

GAZTEZULO

Oso harro nago txikitasunaren handitasuna ardatz duen proiektu honen kide izateagatik.

Jose Mari Zendoia Sainz

Abstrakzioaren liluraz, eguneroko gauza txikien behatzailea.

Orhoituz

Jon Mirande

Oraindik hunkitzen nauen klasiko bat, euskal poesiaren gailurretako bat.

Ipuin bat:

Ikatza bezain beltz
Xabier Montoia

Gerra aurretik bezala, gaur egun ere isilpean ezkutatzen den tragedia.

Film bat:

80 egunean

Xamurtasun handiz garatutako istorioa, film bikaina.

Abesti bat:

Bukle hontan
Physis versus nomos

“Arraro nionean” diskoko beste edozein abesti izan liteke, denak zoragarriak.

Webgune bat:

Amuitz

Aukera hau erabili beharko dut idazten dudana ezagutarazteko!

Beste zerbait:

Berria / Argia

Informazioa euskaraz, paperean eta sarean.

Ana Morales

itzultzaile-interpretea eta Xerezaderen Artxiboa podkastaren egileetako bat.

Inon ez, inoiz ez

Iban Zaldua

Gaur-gaurko arazoen gaineko begirada zorrotza, tarteka fantasia/zientzia fikzioaren bidetik, eta umorez zipriztindua.

Ipuin bat:

Ez duzu ezer arraroa antzematen?
Eider Rodriguez

Hasieran fantastikoa dirudien baina oso errealista den ipuina, memoria eta identitatea galtzearen tragediaz.

Film bat:

The Rocky Horror Picture Show

Film musikal delirante eta zoragarria, zientzia fikzio queer-a.

Telesaio bat:

Breaking Bad

Presiopean pertsonek izan dezaketen bilakabidea azaltzen duen gidoi bizi-bizia, elkarrizketa bikainez betea eta ederki antzeztua.

Abesti bat:

Sweet Transvestite
Richard O’Brien eta Richard Hartley

Pop kanta, The Rocky Horror Picture Show filmeko ezagunena, Frank ‘N Furter doktoreak Transsexual deritzon planetako trabesti bat dela harro aldarrikatzen duenekoa.

Webgune bat:

armiarma.com

Euskaraz sortutako eta euskarara itzulitako literaturaren altxor zoragarria: testuak, kritikak, audioak, bibliografia, etab.

Beste zerbait:

The Classic Tales Podcast

Ipuin klasikoen irakurketa dramatizatuak, ingelesez.

Itziar Ugarte

Letrazalea eta nahiko geldigaitza; kultur kazetaria BERRIA egunkarian.

Itzulera

Martin Bidaur

Gertuko egiten zaidan ahots bat da; gustatzen zaizkit poeta den lekukoaren begirada eta haren estilo apala.

Ipuin bat:

Eta handik gutxira gaur
Eider Rodriguez

Istorio eder bat, eder kontatuta; zerez eginda gauden gogorarazten diguna.

Film bat:

Estiu 1993
Carla Simon

Zoragarria iruditu zitzaidan; delikatua, aldi berean, indartsua eta oso poetikoa.

Telesaio bat:

EiTB Transit

Oso pieza interesgarriak eta landuak egiten dituzte inguruko kulturgileen lanen eta gomendioen inguruan.

Abesti bat:

Hori
Maite Larbururen

Sortzaile libre bat iruditzen zait, eta harrapatzen nau bere unibertso horrek; bereziak ditu kantuak, hitzak, doinuak.

Webgune bat:

armiarma.eus

Opari bat da irakurle modura halako tresna oparo bat hain eskura izatea.

Beste zerbait:

Kozinatzea, dantza egitea, jostea

bizitzara lotzeko beste modu batzuk.

Erlantz Urtasun Antzano

Nafarra izan nahi duen historialari euskalduna.

Ainhoari gutunak

Joseba Sarrionandia

Goxo-goxoa, eta euskaraz irakurtzen hastekotz ezin egokiagorik.

Ipuin bat:

Gure mitologia
Herrikoia

Joxemiel Barandiaranen idazkiak kasu. Euskaldunak gineneko mintzaira hor ageri baita.

Film bat:

100 metro

Liburu batetik bikain egokituriko filma; historia hutsa.

Abesti bat:

Askatasunaren semeei
Benito Lertxundi

Euskal berpizkundea zelatan, Lizardi, Lauaxeta, Montzon, Xalbador…

Webgune bat:

elinberri.eus

Etorkizuneko Euskal Herri digitala jadanik jaio da.

Patxi López de Tejada Flores

Abokatua eta idazlea; horren zaputza naiz ezen ez daukadan nire burua ezagutzeko interes handirik ere.

Abuztuaren 15ko bazkalondoa

Joxe Austin Arrieta

Garai bateko Donostiako familia giroaz fresko bizi bat.

Ipuin bat:

Aio aioma
Joseba Sarrionandia

Elipsiaren maisulana; ezinegona, larritasuna, gertutasuna, misterioa.

Film bat:

Judgement at Nuremberg, 1961

Nazi buruzagiei egindako epaiketei buruzko antzezpen bikaina.

Telesaio bat:

Okkupert

Errusiak Noruega inbaditzen du soft okupazio baten bidez.

Abesti bat:

Hoy puede ser un gran día
Joan Manuel Serrat

Alaia, bitalista, eguzkitsua, goizeko asmoen ereserki nazionala.

Webgune bat:

nonument.org

Eraikin abangoardista abandonatuak, gune publiko ahaztuak, planetako bazter guztietako amets arkitektoniko ero eta zuhurren gainbehera mantsoa. Beste zerba

Ipuin bat:

Alkandora hawaiarrak eta Tiki kultura oro har.

Andoni Tolosa

Musikaria, baina batez ere musikazale, eta bereziki, saltseroa.

Fakirraren Ahotsa

Harkaitz Cano

Euskal Herriaren hainbat hamarkadetako historiaren protagonista den Imanol Lartzabal musikariaren biografia-fikzionatua.

Ipuin bat:

Joana Maiz

Dokumentariak historia ikuspuntu pertsonal batetik kontatzeko duen setaren kronika miketza da.

Film bat:

Bizkarroiak
Bong Joon-Ho

Umore beltzez jantzitako drama soziala, kontuz nori ireki diozun etxeko atea.

Telesaio bat:

Treme

Suntsipenetik birsortzen ari den New Orleans hirian musika jendartearen kohesio tresna nagusienetakoa da.

Abesti bat:

Egunean
Ibon RG

Oso zaila da hain modu zuzen eta indartsuan zubi bat eraikitzea euskal musikarebn antzinaren eta orainaren artean.

Webgune bat:

Badok.eus

Euskal musikaren egunerokoa jarraitzeko ezinbesteko tresna.

Xanti Begiristain Madotz

Hiru Mariak

Arantxa Urretabizkaia

Zahartzaroa, adiskidetasuna eta bizitzaren zentzua.

Ipuin bat:

Flannery eta bere astakiloak
Bernardo Atxaga

Lau astakiloren abenturak; askotarikoak.

Film bat:

Handia
Jon Garaño eta Aitor Arregi

Miel Joakin Eleizegiren bizitza.

Telesaio bat:

Goazen!

Nerabeen mila gorabehera eta abestiak.

Abesti bat:

Xalbadorren heriotzean
Xabier Lete

Fernando Aireri egindako omenalditxoa; bere bizitza.

Webgune bat:

txantxangorria.eus
Gabi de la Maza

Mota askotako abestiak.

Hatxe

Kanpora begira, alaia; barnekaldea, zulo ilunez betea.

Lohia

Maite Mutuberria

Barne munduranzko gebirada ilustratu bat; iluna eta aldi berean ederra.

Ipuin bat:

Natsegit
Danele & Josevisky

Sozializazioa vs. norbanakoaren beharrak.

Film bat:

Mara Mara
David Aguilar

Maitasunaren eta heriotzaren inguruko gogoeta bat; irudi poetikoz betea.

Telesaio bat:

Sharp Objects

Thriller psikologikoa; telesail laburra.

Abesti bat:

Naga
Marina Herlop

Pianista eta abeslari katalanaren kantu berezi bat.

Webgune bat:

Filmin

Pelikula ezohiko, esperimental eta sozialak topatzeko gunea.

Lander Garro

Paki Perezen seme-alabetan gazteena.

Lagun izoztua

Joseba Sarrionandia

Erbestearen hondamendi psikologikoa kontatzen duen nobela aparta.

Ipuin bat:

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Drama familiar bat.

Film bat:

Mo´Better Blues

Jazz laukote bati buruzko filma, Spike Leek zuzendua.

Telesaio bat:

No me la puc treure del cap

Musikari buruzko saio bat (TV3).

Abesti bat:

The Fool on the Hill
The Beatles

Ipuin bat:

Badok.eus

Musikaren gordailu gisa funtzionatzen duen webgunea.

Ipuin bat:

Six Feet Under

Heriotzaren gaia jorratzen duen drama familiarra.

Esther Uria

Bueltak eta bueltak ematen duena.

Amaren eskuak

Karmele Jaio

Alaba eta ama baten arteko erlazioa eta oroitzapenen mundua

Film bat:

Waking Ned

Loteria tokatzen zaion pertsona bat hil egiten da eta herriak zerbait planifikatuko du.

Telesaio bat:

Friends

Umorez tratatzen den lagun multzo baten bizitza.

Abesti bat:

The Parting Glass

Irlandar musikatik hildakoak agurtzeko abesten dena.

Webgune bat:

gandere.eus

Helburua, ekitatea eta inklusioa sustatzen dituzten hezkuntza-praktika onak identifikatzea eta zabaltzea da.

Jon Aretxe

Bizitzak eskaintzen dizkigun aukera guztiak dastatzen saiatzen naiz.

Haur Besoetakoa

Jon Mirande

Idazle madarikatu baten lan bikaina, ezohikoa haren giro eta sasoirako.

Ipuin bat:

Sugeak txoriari begiratzen dionean
Bernardo Atxaga

Atxaga, Euskal Herria.

Film bat:

Blade Runner

Ridley Scott

Girotze bikaina, trama kilikagarria; gure izaeraz hausnartzeko aproposa.

Telesaio bat:

Peaky Blinders

Serie ingelesa, ijito jatorriko mafiosoena, ederto girotua
.

Abesti bat:

Lagrima
Amália Rodrigues eta Carlos Gonçalvesena

Dozenaka aldiz entzun dut, eta oraindik hunkitzen nau lehenengo aldian bezala

.

Andoni Arenaza Albizua

Babilonia

Joan Mari Irigoien

Euskaraz, aurreneko aldiz, Babilonia baserrian topatu nituelako errealismo magikoaren islada batzuk, karlistaldien giroan.

Ipuin bat:

Astronauta
Iñigo Aranbarri

Sasi guztien gainetik lagunak zaindu behar direla gogoratzen digulako.

Film bat:

Basati txikia
Francois Truffaut

Balio ilustratuen alde argia, heziketarena, bereziki, oso modu hunkigarrian igortzen duelako.

Telesaio bat:

Ur Handitan

Gaiak, aurkezlea, musika, irudiak... telesaio biribila iruditzen zait.

Abesti bat:

Jaun Baruak
Benito Lertxundi

“Eta maita herria, üken dezadan plazera" zer gehiago eska daiteke?

Webgune bat:

Berria.eus

Munduari euskaraz eta kalitatez irekitako leiho bat.

Ipuin bat:

La Biblia de los niños
Ilustratzailea, Piet Worm

Umea nintzela irakurri nuen, istorio harrigarriak kontatzen ziren bertan. Ez dakit zenbat aldiz irakurri nuen!

Idoia Beratarbide

Sorkuntza ezberdinak ehuntzen nabil, izan ilustraziogintzan, antzerkian edo irakaskuntzan.

Beltzuria

Ixiar Rozas

Nobela, biografia, saiakera eta poesia plastikoki adieraziak.

Ipuin bat:

Ohean gosaltzea
Goiatz Labandibar

Oso ondo funtzionatzen du lehenik ipuina irakurri eta Elizabeth Miller-en argazkia ondoren ikusteak.

Film bat:

Visages, Villages
Agnes Varda & Jean Rene

Pertsona anonimoei garrantzia ematen dien lana, era berean elkarlanean ari diren bi artisten momentua islatzen duena.

Telesaio bat:

The Young Pope
Paolo Sorrentino

Berria eta zaharraren arteko kontrastea, jantziak, musika eta estetika detailez detaile aukeratua dago.

Abesti bat:

Descale
Gora Japon

Esperimentazioa eta askatasuna iradokitzen ditu

Beste zerbait:

La ternura de las piedras
Marion Fayolle

Heriotzari buruz oso modu poetikoan ilustratutako komikia.

Lola Sarratea

Bizimin beti alderrai nabil.

Errateko nituenak

Pello Salaburu

Cuzcora bidai bat profitatuz, prosa bikainez bidaiaren kronikan txertaturik bere bizi oroitzapenen berri ematen du idazleak.

Ipuin bat:

Herioak bitan jotzen du
Itxaro Borda

Harrapari sexualen joera beti itzultzea dela du ongi adierazten idazleak ipuina zalu honetan.

Film bat:

Zinema Paradiso
Giusepe Tornatore

Ni ere Salvatore naiz, zinema magia dela uste dut eta.

Telesaio bat:

The Crown

Ingalaterrako erreginaren eskutik, gan den gizaldiko historiarekin errazago egin zitzaidan konfinamendua.

Abesti bat:

Ez dut amets haundirik
Xabier Lete

Nik ere ez, baina gelditzen zaizkidanekin aitzin eginen.

Webgune bat:

www .elinberri.eus

Jaiki euskara sarera!

Beste zerbait:

Lob der Erde (Gorazarrea Ama lurrari)
Byung-chul Han (filosofoa)

Egun batean naturaren deia sumatu zuen filosofoak, dena utzi eta baratze bat lantzeren hiru urte murgildu zen bere baitan; eta hasi zen lore koloretsuekin ametsetan, maiatzean loratzen diren haiekin, eta txorien kantu alaiak aditu zituen.

Ixiar Rozas

…behaketa…

Andrezaharraren manifestua

Mari Luz Esteban

Pentsatzeko eta sentitzeko ederra.

Ipuin bat:

Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan?
Danele Sarriugarte

Pentsatzeko eta sentitzeko ederra.

Film bat:

Jeanne Dielman

Ustez ezer gertatzen ez denean, dena gertatzen da.??

Abesti bat:

Flores
Le Parody

Dantzatzeko aparta.

Ipuin bat:

ubu.com

Ezagutzen dudan arte artxibo zabalena eta osoena.

Beste zerbait:

Los desposeidos
Ursula K. Le Guin

Barruraino sartzen den liburua, zentzu guztietan, politikoan eta somatikoan.

Alaia Gaztelumendi

Ilustratzailea eta arte hezitzailea.

Ipuin batean bezala

Joan Mari Irigoien

Amodioz beteriko eleberria, goxoa zein mingarria, bizitza bezalakoxea.

Ipuin bat:

Leo Sabanako Errege – idazlea
Mikel Gurrutxaga eta Maite Gurrutxaga

Bisualki izugarri gustatzen zaidan ipuina eta istoria aldetik mamitxua eta originala egin zitzaidan.

Film bat:

Roma

Zoragarria da zenbat gauza adierazten dituen istorio xume batetik abiatuz eta argazkilaritza mundiala.

Telesaio bat:

Utopía

2013 ko Thriller konspiranoiko bat da, oso gomendagarria.

Abesti bat:

No pain
Iseo & Dodosound

Iruineako talde bat da, reggae eta dub estiloak nahasten dituzte eta izugarri gustatzen zait alaitasuna sentiarazten didatelako entzuten ditudan bakoitzean.

Webgune bat:

Instagram

Nire mundua irudia danez, webgune aproposena da lana partekatzeko zein beste artisten lan prozesuak jarraitzeko ere.

Yolanda Arrieta

Bila jarraitzen duen andre bat.

Begi niniaren poemak

Juan Kruz Igerabide

Bizitzaren tantak.

Ipuin bat:

Mari Xor

Bizitzaren bideak.

Film bat:

Memories of Africa

Bizitzaren bidaiak.

Telesaio bat:

Outlander

Bizitzaren denborak.

Abesti bat:

Alos quartet

Ametsa.

Webgune bat:

Anatarambana

Haur eta gazte literatura.

Beste zerbait:

Oinutsik hondartzan

Oraintxe bertan nahi eta ezinezko guraria.

Koldo Zuazo

EHUko irakasle ohia. Gaur egungo euskalkien aztertzailea.

Lagun izoztua

Joseba Sarrionandia (2001)

Gure historia hurbileko kronika bat, bikain kontatua.

Ipuin bat:

El mundo en la mente popular vasca (4 ale)
Jose Migel Barandiaran

Gure mitologia eta gure kultura ezagutzeko benetako harrobia. Euskal Herriko zazpi herrialdeetan bilduak, bakoitza bertako euskalkian.

Film bat:

Julia
Fred Zinnemann

Gaurkotasun handiko gaiak: nazismoa, arrazakeria; gidoia eta interpretazioa bikainak

Abesti bat:

Sorterriko koplak

Bi artista handi uztartzen dira: hitzak Sarrionandiarenak; musika eta ahotsa Laboarenak.

Joseba Mikel Ugalde Erauzkin

Goizero plazer handiz, kuriotsitate eta ironia zopak gosaltzen ditut.

Eskarmentuaren paperak

Anjel Lertxundi

Urteetan, nire bidailagun izan delako, eta orain bere apalean, azal eta mami zimurtuaz, aitona on bat bezala, beti, nire zain egongo delako.

Ipuin bat:

Egunak dira euritan
Maria Soledad Uranga

Gogoratzen dudan bakarrenetarikoa delako, eta beharbada, baita itzuli dudan ipuin bakarra delako.

Film bat:

Dersu Uzala
Akiro Kurosawa

Natura, jakintza eta artea uztartzen duelako.

Telesaio bat:

Sautrela

Sukaldari on batek prestaturiko plater eta plazer zoragarria izan zelako.

Abesti bat:

Foreigner Suite
Cat Stevens

Luzea bezain ederra delako.

Ipuin bat:

hiztegiak.elhuyar.eus

Nonahi, nire hitzen itsasoa delako.

Nahia Iglesias Pamparacuatro

Irudigile eta bidaiaria.

Amaren Eskuak

Karmele Jaio

Protagonistaren amaren gaixotasuna uneoro presente badago ere, eleberriak bizitzeko grina transmititzen du.

Ipuin bat:

Lohia
Maite Mutuberria

Krisialdi baten ilustrazio bidezko kontakizuna.

Film bat:

Loreak

Hiru emakumeren eskutik ahanztura eta oroimenaren arteko joan etorriak kontatzen dizkigun film geldo eta ederra.

Telesaio bat:

Years & Year

Erresuma Batuko familia baten eskutik ezagutuko dugun gaur egun hasi eta 15 urtetan luzatuko den distopia.

Abesti bat:

Misanthropic Drunken Loner
Days & Daze

AEBtako folk-punk taldea, instrumentu asko haiek sortzen dituzte.

Webgune bat:

ioverlander.com

Munduan zehar bidaiatzeko tresna oso baliagarria.

Beste zerbait:

Dixit jolasa

Ilustrazioetan oinarritutako mahai jolasa da, hauen bidez sormena piztea du helburu.

Estibalitz Ezkerra

Literatura irakasle eta ikerlaria unibertsitatean, prentsa-kolaboratzailea; kazetari ohia; AEBetan bizi naiz 2006tik.

Koaderno gorria

Arantxa Urretabizkaia

Indarkeria politikoa eta soziala, afektua, genero harremanak, amatasuna.

Ipuin bat:

Gudari zaharraren gerra galdua
Ramon Saizarbitoria

Klasean aztertu genuen beste lanetako bat; ikasleak hunkituta utzi zituen.

Film bat:

Portrait de la jeune fille en feu

Desira, botere, artea, eta genero harremanei buruzko lan indartsua.

Telesaio bat:

Unorthodox

Arreta deitu zidan hasidismoa azaltzen duen moduagatik; ez du modu gardenean egiten beti, baina telesaio probokatzailea da hala ere.

Abesti bat:

Egunaren araberakoa

Nahiko anarkikoa naiz musikari begira; lanean ari naizenean jazz-a eta jatorri ezberdineko musika klasikoa entzuten ditut etengabe, sortzaileari erreparatu gabe; bestela rock-era jo ohi dut.

Webgune bat:

Zenbait egunkarien internet bidezko edizioak

Kazetaritza ikasten nenbilela irakasle batek esan zigun kazetari onak egunean zortzi egunkari (tokiko zein nazioartekoak) irakurtzen dituela gutxienez.

Iñaki Bastarrika-Izagirre

Irakurlea eta margozalea; egun argiak nahiago ilunak baino.

Hain gutun luzea

Mariama Bâ

Emakume batek beste bati idazten dio, bizitzaren errepaso xehe bat eginez.

Ipuin bat:

Kalera begira dagoen leihoa
Franz Kafka

Pertsona horrek ezingo du denbora asko iraun kalera ematen duen leiho bat izan gabe.

Film bat:

Chi-hwa-seon
Im Kwon-taek

XIX. mendean margolari ezezagun batek duen talentua eta bizimoldea erakusten du lan honek.

Telesaio bat:

Gaudiren malkoak
Maddi Zubeldia

Ez ote dira zeruaren malko etsituak.

Webgune bat:

www.bernard-claviere.fr

Osasunari eta bizitzari buruzko ahots desberdin bat eskaintzen du.

Beste zerbait:

Almendra, arbendol edo amandak osasungarriak dira

horregatik, goizeko hamaiketan hamaika janez gero bikain!

Julen Azpitarte Goienetxea

Kultur kazetaria.

Blackout

Xabier Montoia

The Third Man filmaren giroa haizatzen du, Frantziako nazi okupazioaren noir-a.

Ipuin bat:

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

'Norbera kabitzeko moduko zuloa'.

Film bat:

The Night of the Hunter
Charles Laughton

Sailkaezina, mamarrori buruzko fabula beldurgarria.

Telesaio bat:

Katukale

ETB1eko aspaldiko musika-saioa

Abesti bat:

Damaged Goods
Gang of Four

Maitasuna kontratu bat da.

Webgune bat:

Discogs

Munduko disko-denda handiena.

Beste zerbait:

Dirty Works eta Sajalín

Nire argitaletxe kutunuak.

Nagore Legarreta

Kuriositateak aktibatuta bizi dena eta irudiekin lan egiten duen sortzaile hernaniarra.

Sua falta zaigu

Katixa Agirre

Intentsitate berezia duten 7 istorio biltzen dira idazlearen lehen liburu honetan.

Ipuin bat:

Oihua
Uxue Alberdi

Pasioa galdu zuen bikote bati buruzko ipuia da, Munch-en Oihua margolanaren bueltan garatzen dena.

Film bat:

Behiak
Julio Medem

Hiru belaunalditan zehar –1875-1936– Gipuzkoako familia bateko harremanak kontatzen ditu.

Telesaio bat:

Jaun eta Jabe

Lehendakaria eta bere familiaren inguruko telesail oso barregarria, sekulako repartoa duena.

Abesti bat:

Ogitxo beltzara
Tapia eta Leturia Band

Labean erre eta okinak, besteen artean izkutatuta, saltzen saiatzen den ogiaren istorioa kontatzen du.

Webgune bat:

e-lur.net

Argazki liburuen liburutegi birtuala du eta liburu bakoitzaren analisi bikaina egiten du, besteak beste.

Itxaro Borda

Bizitzea maite duen idazle bat

Neguko Argiak

Irati Elorrieta

Europan barna ibiltzera behartua den gazte-belaunaldi baten inguruko kontakizuna da, euskara garaikide batean idatzia.

Ipuin bat:

Biharko oroitzapenak
Mayi Pelot

Zientzia fikzioa, purua, gazte garaian maite genuenaren ildokoa.

Film bat:

The Dead Man
Jim Jarmusch

Irudiak zuri beltzean, Neil Youngen musika.

Telesaio bat:

Goenkale

Euskal Herriaren bizipenak, hogei urtez; antzezle izugarriak, euskara zabala eta irekia, gertakariak iragartzen zituena; ezinbestekoa.

Abesti bat:

Egün bereko alargüna
Maddi Oihenart

Kanta zaharra, modu berrian emana, uhergarria.

Webgune bat:

Gotta Yoga

Yoga konfinatua egiteko aplikazioa ingelesez: harri batez bi txori!

Abesti bat:

Aimar Olaizola

Ez du etsitzen, tematzen da, 22ra heldu arte, galdu ala irabazi; metafora bat.

Eneko Aizpurua

Bolaluma baten laguntzaz ahal duen bezala hegan egiten duen hankabikoa.

Gauzen ordena naturala

António Lobo Antunes. Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza.


Eromenak hartutako bazterreko pertsonaien eskutik, iraganaren eta orainaren arteko muga arrazional guztiak hautsiz, Portugalgo iraultza garaira herrestan garamatzan kontakizun haluzinantea.

Ipuin bat:

Munduko tokirik ederrena
Iñigo Aranbarri


Urola ibaiaren arroan girotutako ipuin bilduma ederra, oroitzapen biziez eta hizkera landuaz blaitua.



Film bat:

Zumiriki

Oskar Alegria

Artazu ondoko uharte galdu bateko talaiatik denboraren, naturaren eta bizitzaren joan-etorrien lekuko bihurtzen gaituen film bitxi eta iradokitzailea. 



Telesaio bat:

The Wire

Estatu Batuetako Baltimore hiriko gizartearen barrunbeak erakusten dizkigun kronika beltza.



Abesti bat:

Oinutsik
Rolan Garces & Loop Abestiak


“Oinutsik zoaz ihesean lagunik gabeko mundura...”



Webgune bat:

Twitter

Gauzak geroko uzteko gune egokia.



Beste zerbait:

Ubide egitea

Ibaiaren hegitik zubi eta ubi ibiltzea.

Pako Sudupe Elortza

Historia, arraza, nazioa

Joxe Azurmendi

Nazio zibiko (frantsesa) eta etnikoaren (alemana) arteko bereizketa faltsuaz jabetzeko itzela.

Ipuin bat:

Fucking artists
Xabier Montoia

Ipuin liburuari izena ematen diona. Hitz gutxirekin pertsonaia eta giro oso desberdinak sortzen daki.

Film bat:

Citizen Kane
Orson Welles

Klasiko handi bat: pertsonaia nagusiaren bilakaera zoragarri kontatua.

Telesaio bat:

Breaking Bad
Vince Gilligan

Hasieratik harrapatzen zaituen horietakoa. Aktore bat bereiztekotan: Bryan Cranston.

Abesti bat:

Hemen gaude
Letra: Joseba Sarrionaindia. Kantaria: Eñaut Elorrieta

Hunkigarria oso.

Webgune bat:

ZUZEU bloga

Askatasuna eskaintzen du euskaraz idazteko.

Maite Arrese

Ipuinak kontatzen dituen aktorea eta yoga irakaslea.

Aitaren etxea

Karmele Jaio

Hiru pertsonaiek, gizon batek eta bi emakumek, euren bizitzako bigarren atalean daudelarik, erabaki berriak hartzeko abagunea.

Ipuin bat:

Katu jendea
Eider Rodriguez

Katu bana duten bizilagun biren arteko harremana; edo harreman aukera galdua.

Film bat:

Izarren argia

Espainiako Gerra Zibileko gertakari ilunenetako baten lekuko izan zen Saturrarango emakumeen kartzela.

Telesaio bat:

Breaking Bad

Abesti bat:

Mendian gora
Imanol

Mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza.

Webgune bat:

teatro-testuak.com

Ipuin bat:

mantrak abestea

Gustuko ditut mantrak abestea, errekako uretan bainatzea.

Ana Malagon

Ahal duenean zeozer idazten duen produktu eta zerbitzu digitalen diseinatzaile bat.

Umeek gezurra esaten dutenetik

Uxue Apaolaza

Bere gordintasunean asetzen duen ipuin liburu bat.

Ipuin bat:

Ibilbidea
Iban Zaldua

Gauzaren™ aurpegi eta miseria anitzak erakusten ditu berezkoa duen ironiarekin.

Film bat:

Damage
Louis Malle

Louis Mallek zuzendu zuen eta Jeremy Irons eta Juliette Binoche ikus ditzakegu maitasun triangelu bat eta fruitu debekatuaren drama erakusten dituen film inperfektu honetan.

Telesaio bat:

Succession

Drama eta parodia nahasten ditu pertsona terribleez osaturiko familia aberats baten inguruko telesail honek.

Abesti bat:

Birdhouse in your soul
They Might Be Giants

Gauetan geletan jartzen den argi horietako baten ikuspegitik idatzitako letra du, ados, baina pop abesti zirraragarri eta zoragarri bat da ere bai.

Webgune bat:

Reddit

Internetaren untxi zuloa.

Beste zerbait:

Euria

Lehen gehiago egiten zuen eta faltan botatzen dut.

Jasone Larrinaga

Itzultzailea, irakurlea, ikuslea eta entzulea naiz.

Obabakoak

Bernardo Atxaga

Istorio ugari biltzen dituen liburua; gehien gustatzen zaidana da kontakizun guztiak uztartzeko modua.

Ipuin bat:

Axularren itzala
Joxemiel Barandiaranek jasotakoa

Beti egin zait bitxia benetako pertsona bat ipuin bateko protagonista izatea eta, gainera, deabrua engainatzea!

Film bat:

Handia

Espero ez nuen ikuspuntua dauka eta hausnarketarako balio zidan

Abesti bat:

The Whole of the Moon
The Waterboys

Egileak norengan pentsatu zuen jakin nahi nuke.

Webgune bat:

Sustatu

Ohiko agerkarietan agertzen ez direnak ikusteko balio dit, leku askotatik hartzen baitira albisteak.

Beste zerbait:

Irratia

Ezin naiz irratirik gabe bizi, hiru dauzkat etxean.

Xabier Castrillon

Intuizioa

Safo poesia guztia

Safo. Itzultzailea: Maite López Las Heras

Ipuin bat:

Olatu ezjakina
Mitxel Murua

Film bat:

Marius eta Jeanette
Robert Guediguian

1997ko urtean, maitasun eta adiskidetasun historio bat Marsellan.

Abesti bat:

Zorioneko moilan
Ruper Ordorika

Yurre Ugarte

Uneotan Itsaso bareak ez du inoiz arrantzale treberik egin errepikatzen diot neure buruari etengabe.

Scanner

Leire Bilbao

Behin baino gehiagotan irakurtzeko moduko poesia liburua.

Ipuin bat:

Ez duzu ezer arraroa antzematen?
Eider Rodriguez

Gizakion mundutxo erreala egoki islatzen duten detaile izugarriak ditu eta bukaera ezin ederragoari bide ematen diote.

Film bat:

Monty Pythonen edozein

Egoera honek eskatzen didan beharrezko umore basatia.

Telesaio bat:

Transparent

Telesailaren atal bakoitza familiaren, identitatearen, sexuaren eta maitasunaren esplorazio bidaia bat da.

Abesti bat:

Satanak
Jupiter Jon

Dimentsio ugariko harroxkada musikala.

Webgune bat:

mubi.com

Film interesgarriak, zoragarriak, apartekoak, bitxiak...

Ipuin bat:

Atopia rpg

Rol jokoa, liburutzarra, literatura... denetik daukan artefaktua.

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Beste gauza askoren artean kulturzalea.

Basa

Miren Amuriza Plaza

Hurbil sentitu nuen istorioa; gogorra eta biguna, biak ditu niretzat.

Ipuin bat:

Memoria lehortzen
Txakur Gorria

Irudiak, testua, errimak eta formatua; dena gustatu zitzaidan.

Film bat:

The Favourite

Umore beltz zalea naiz; film honekin asko gozatu nuen.

Telesaio bat:

Rita

Netflixen galdu nintzeneko batean izan nuen aurkikuntza eder bat.

Abesti bat:

Arquimede
Anari

Kotxean buklean entzun izan dudan abestia: oraindik ez naiz nekatu.

Webgune bat:

www.bertsoa.eus

Bertso gosea asetzeko leku bikaina.

Webgune bat:

Umorea

Bizitzako gauzarik gordin edota zentzugabeenarekin umorea egiteko gai denaren zale amorratua.

Unai Begiristain

Itzultzailea. Rio de Janeiro aldean bizi den idiazabaldarra.

INTEMPERIES (babes bila)

Lourdes Oñederra

Itxuraz txikiak diruditen kontuei buruzko gogoeta mamitsuz betea.

Ipuin bat:

Sudurra
Nikolai Gogol, Xabier Mendigurenek euskaratua.

Goiz batean, esnatzean, sudurra falta zaiola ohartzen den gizon baten kontakizuna.

Film bat:

Que horas ela volta?

Gizarte-desberdintasunak, erru-sentimenduak, ingurukoak tratatzeko dugun modua… Umore-punttu batekin.

Telesaio bat:

The Romanoffs

Errusiako familia inperialaren ondorengoak ditu protagonista.

Abesti bat:

Canta, canta, minha gente
Martinho da Vila

Rio de Janeiro aldetik, samba soinuak.

Webgune bat:

Egunkariak

Euskal Herrikoak, atzerrikoak, edozein.

Txerra Rodriguez

Mila eta bostehun saltsa.

Nirliit

Juliana Lavaille-Trudel

Kanadako inuiten inguruko kontakizun latza bezain samurra.

Ipuin bat:

Epizentroa
Nerea Loiola

Eguneroko lurrikarek kolpatzen gaituzten lekua.

Film bat:

O que arde

Suak inguratzen gaituen lekunea.

Telesaio bat:

Strappare lungo i bordi

Zerocalcaren unibertsoa komikietatik errealitatera.

Abesti bat:

Harriak
Anari

Nik besoa eskaini zuk eskua hartu.

Webgune bat:

badok.eus

Musika deskubritzeko eta entzuteko parada ezin hobea.

Iban Laka

D’Artagnan, ezpata luma.

Bitartean heldu eskutik

Kirmen Uribe

Poesia zoragarria.

Ipuin bat:

Gorroto haut
Juan Kruz Igerabide

Ustekabeko amaiera txundigarria.

Film bat:

Loreak

Poesia film.

Ipuin bat:

Anne with an E

Anne, neska ameslari baten bizipenak.

Abesti bat:

Oihu-loreak
Ken Zazpi

Etorkinen drama.

Ipuin bat:

armiarma.eus

Literatura protagonista.

Irati Jimenez

Umetan hasi nintzen irakurtzen eta idazten, gu guztiok bezala, eta oraindik ez diot utzi, ez irakurtzearen plazerari ez idaztearen ohiturari.

Afrikanerrak

Eneko Barberena

Gure literatura txikiak azpibaloratu egin du eskenatoki literario guztiak maila mitologikora eramateko gaitasuna duen kontakizun eder hau.

Ipuin bat:

Camarillo Brillo
Harkaitz Cano

Bizipozari egindako gorazarrea da, literaturaren benetako esanahia literaturatik kanpo dagoela erreibindikatzen duen kontakizun existentzialista eta musikala, anaitasunez eta gizatasunez betea.

Film bat:

Someone Great

Emakume gazteen arteko adiskidetasunaren magia hordigarria dauka pelikula txiki honek, ezohiko askatasunarekin eginda.

Abesti bat:

Erramurik gabeko gauak
Petti

Gure Tom Waits, gure likantropo musikala, gure ahots urratudun arima sensiblea da Petti.

Webgune bat:

klasikoak.armiarma.eus

Gure literatura hain da txikia ahaztu egiten zaigula Xahoren edo Axularren pareko printzeak edo Arestiren pareko kolosoak izan ditugula.

Ane Labaka Mayoz

Bertsolaria eta irudia eta testua uztartzen dituen Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidea.

Kristalezko begi bat

Miren Agur Meabe

Asko mugitu ninduen irakurri nuenean eta oso kontakizun ausarta iruditzen zait.

Ipuin bat:

Karrotxoa
Uxue Apaolaza

Supermerkatuan dagoen ama baten istorioa kontatzen da; modu gordin eta zorrotzean.

Telesaio bat:

The Handmaid´s Tale

Zer pentsatu handia ematen dit 1985ean sortutako kontakizun distopiko batek egunerokotasunarekin hainbeste aspektutan bat egiteak.

Abesti bat:

Azalak ezin hartu
Izaki Gardenak.

Letrak harrapatu egin ninduen lehen aldiz entzun nuenetik.

Webgune bat:

txakurgorria.eus

Neure buruari autobonborako baimena emanda...

Beste zerbait:

Amnesia Colectiva (Koleka Putuma)

Emakume afrikar batek idatzia; irentsi egin dut.

Oier Guillan

Antzerkigilea, idazlea eta kazetaria, oroz gain “bilatzailea” jarriko nuke baina uste dut hitz hori google-ek okupatu duela.

Mari-mutil handi baten bluesa

Leslie Feinberg

Liburu potentea da eta oroitzapen onak ekartzen dizkit.

Ipuin bat:

Emanaldi irakurria
Miren Gaztañaga

Ez da ipuin bat, baina izan zitekeen: egilea oso fisikoa den piezara bueltatzen da irudimenarekin, eta guztia narratzen du in situ egiten egongo balitz bezala.

Film bat:

Holy Motors (2012)

Asko inspiratzen nau, nik maite dudan antzerkitik oso gertu ikusten dudalako.

Telesaio bat:

Black Mirror

Oso gidoi onak daude tartean.

Abesti bat:

Not
Big Thief

Azkenaldian kanta hau burutik kendu ezinik nabil.

Webgune bat:

zubitegia.armiarma.eus

Niretzat irakurzale gisa sekulako tresna izateaz gain, aitzindaria eta inspiratzailea izan dela iruditzen zait, batez ere gauzak egiteko moduari eta filosofiari dagokionean.

Beste zerbait:

El regimen del pienso
La Zaranda

Ikusteko aukera suertatzen zaidan aldiro bi aldiz pentsatu gabe joan ohi naiz.

Leire Bilbao

Hitzak maite ditut.

Eraikuntza materiala

Eider Rodriguez

Familia harremanak nola eraikitzen diren liburu ausart bezain ederra.

Ipuin bat:

Izar ozenak
Harkaitz Cano

Bidarte idazleari elkarrizketa egin nahi dio kazetariak, igeri baino ezin da berarengana heldu…

Film bat:

In the mood for love
Wong Kar-wai

Desioa, edertasuna eta gaztetasunaren metafora bisuala…

Telesaio bat:

Mad Men

60ko hamarkadako publizitate agentzia baten gorabeherak

.

Abesti bat:

Arrailak
Maite Larburu

Larraulgo bentan lanean jarri zuten neskato baten testigantza lazgarria.

Webgune bat:

Emmagunst

Poesiaren gaineko webgunea, Miriam Tessorek kudeatua

.

Nere Gabantxo

Ameslaria eta marrazkigilea; musika eta bidaiatzea maite dut.

Bilbao-New York-Bilbao

Kirmen Uribe

Desagertzen ari den arrantzaleen munduari buruzko istorioa; nire familiaz berba egiten egongo bazen bezala sentitu nuen irakurtzean.

Ipuin bat:

Aharrausi printzesa
Elena Odriozola

Elenaren marrazkiak zerbait berezia daukate, poesia edo lasaitasuna.

Film bat:

Txokolate apur bat
Aitzol Aramaio

Liburua ere gomendagarriada; umore onean jartzen nauen pelikula txiki-handia.

Telesaio bat:

Derry Girls

90 hamarkadan Irlanda eta Ipar-Irlanda arteko mugan ondoan bizi diran nerabe talde baten bizipenak kontantzen ditu.

Abesti bat:

Bizipiztiak
Xabi Bandini

Bihotzak alaitzeko abestia, baita ipurdia mugitzeko ere.

Beste zerbait:

Portua

Lagunekin batun, zerbait hartu eta mundua konpondu.

Iñigo Astiz

Berria egunkarian kazetari lanetan aritzen naiz gehienbat.

Urtaroak eta zeinuak

Jon Gerediagarena

Liburua alderik alde hartzen duen naturaren gorazarreak dardara oso gizatiarra gordetzen du sakonean.

Ipuin bat:

Satorrek zulatuak irudi
Gotzon Hermosillarena

Bizkaiko ezkerraldeko bi meatzarik hirugarren kide zauritu baten gorputza daramate erietxera ahalik eta azkarren.

Film bat:

The Cube

Beldurra, misterioa eta akzioa uztartzen ditu.

Telesaio bat:

Paquita Salas

Absurdotik gertu dabil gainbeheran doan aktore agentzia honen egunerokoa kontatzen duen telesaioa.

Abesti bat:

Lemak
Larra Bideak

Kanta goxo antzeko bat, triste xamarra, melodia politekoa, ederra, eraman egiten zaituena.

Ipuin bat:

berria.eus

Honi amerikanoek product placement esaten diote, ezta?

Antonio Casado da Rocha

Filosofo kaxkar bat.

Lerro etena

Angel Erro

Lanak eta egunak.

Ipuin bat:

Hitz egiten asteko ordua
Iban Zaldua

Jose Angel Garciaren eta Maddi Arrietaren adierazpenak.

Ipuin bat:

Midsommar

Folk terrorezko fabula honetan Florence Pughek bere mutil lagunarekin (eta kapitalismo berantiarreko gizartearekin) eten egiten du.

Telesaio bat:

The Little Drummer Girl

Nazioarteko estoldetatik ihes Florence Pugh errealitatearen antzerkian murgiltzen da.

Abesti bat:

A Sip of Wine
Leonard Cohen

Ez izan beldur ene lagunok: / hain da gure zera arin; / amodioan egin gintuzten, / amodioan desegin.

Webgune bat:

morau.eus

Andoni Tolosaren work-in-progress, kantu onaren bila

Nerea Azurmendi

Kazetari ez oso saiatua, etxeoandre eta irakurle desordenatua.

Neguko argiak

Irati Elorrieta

Maite ditut Elorrietak sortutako tolezdura, zirrikitu eta bihurgunez betetako munduan bizi diren pertsonaiak.

Ipuin bat:

Urtebetetze festa
Eider Rodriguez

Aurreneko aldiz irakurri nuenetik, segidak irudikatzeko gogoa pizten dit.

Film bat:

Brianen bizitza

Eta egunotan ezinbestekoak dira bizitzaren alde argitsuari erreparatzen dioten begiradak.

Telesaio bat:

The Walking Dead

Erdialdeko hainbat denboraldi jasangaitzak izan badira ere, azkenekoari aparteko zukua ari natzaio ateratzen, norantz goazen, edo joan gaitezkeen, iradokitzen baitu.?

Abesti bat:

Gold
Spandau Ballet

Gaztetako oroitzapenak dakarzkit, eta pasilloan gora eta behera pasieran ibiltzeko ez dago egokiagorik.

Webgune bat:

Skype

Gertu egon arren ukiezinak direnak hurbilago sentitzen laguntzen du.

Telmo Trenor

Musika, eta orokorrean soinuaren inguruan mugitzen den pertsona. 

Xabier Montoia

Non dago Stalin?

Gaztetxe eta kuadrila giroan jazotzen den fikzioa (errealitatetik oso gertukoa).

Ipuin bat:

De Rerum Natura (edozein bolumen)
Zaldi Eroa

Binetagile nafarraren lanak biltzen dituen bilduma, benetan dibertigarria eta egunerokotasunari begiratu orijinala.

Film bat:

Mon Oncle
Jaques Tati

Hulot jauna eta bere ilobaren abenturak, klasiko bat estetika oso zaindua duena.

Telesaio bat:

The Simpsons

Erreferente konstante bat eguneroko bizitzan, bereziki 11.denboraldirarte.

Abesti bat:

Interpersonal, Proceed
Eneko Balzategi & Ivy Barkakati

Euskal Herrian musika elektroniko mailan eginiko kanturik borobilenetakoa, trip totala.

Webgune bat:

Radiooooo.com

Munduko lurralde guztietako musika hamarkadaz hamarkada banatu, sailkatu eta biltzen dituen sarea.

Beste zerbait:

Disko dendetara joatea musika bilatzera

Danele Sarriugarte Mochales

Idazlea, itzultzailea eta Kabiene Elkarlan Guneko kidea.

Leihoen afasia

Alaia Martin

2019ko ekainean Errenterian Eztena jaialdiaren barruan egin zituzten antzerki-egonaldien kronika, parte hartzera atrebitu ez zen beldurti honentzat.

Ipuin bat:

Ederra eta piztia
Garazi Arrula

Elkarri esaten diogunaren eta guretzat gordetzen dugunaren arteko aldea, ezinhobeto islatua.

Film bat:

Portrait de la jeune fille en feu
Céline Sciamma

Film eder-eder-ederra.

Telesaio bat:

The end of the f***ing world

Telesaio honek sekulako inpaktua egin dit, eta bikain eginda dago.

Abesti bat:

Laino ilunak
MICE

Egunari heltzeko abesti perfektua.

Webgune bat:

Berria

Nire erreferentziazko informazio-iturria.

Beste zerbait:

Irratia eta podcastak

Lotara joan aurretik, izugarri gustatzen zait irratia edo podcastak entzutea

Amaia Apalauza Ollo

Itzultzaile-zuzentzailea ofizioz eta afizioz, irakurzalea eta bizimodu lasaiaren xerkatzailea.

Nora ez dakizun hori

Irati Jimenez

Bi aldiz irakurri nuen, eta bietan oso erakargarriak egin zitzaizkidan agertokiak, pertsonaiak, tramak…

Ipuin bat:

Argentinar lotsatia
Harkaitz Cano

Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu, eta mundu ia fantastiko batera garamatza.

Film bat:

Les Glaneurs et la Glaneuse
Agnès Varda

Errealitate jakin batzuetan oinarrituta txikitasunaren eta xumetasunaren aldarria egiten du.

Abesti bat:

Alone Again Or – Love
Arthur Lee

Arthur Lee handia banda handiaren abesti handia. Une jakin batzuetan, beti itzultzen naiz berarengana.

Webgune bat:

Hitzen Uberan

Kalitatezko elkarrizketak, albisteak eta erreportajeak, denak ere literaturaren ingurukoak.

Beste zerbait:

Loa

Lo gehiago egin ahal izatea, loa aintzat hartzea eta inork/ezerk loa ez galaraztea aldarrikatzen dut.

Ibon Larrazabal

Irakurle eta literaturazale amorratua.

Haur besoetakoa

Jon Mirande

Gai tabu bat lantzen duelako, zenbaitzuk kanonetik kanporatu nahi duten klasiko gorena.

Ipuin bat:

Kapitalismoa
Eider Rodríguez

Eiderren obra bere osotasunean gomendatuko nuke, hain dira bakan eta aberats bere pertsonaia guztiak.

Film bat:

Gentlemen Prefer Blondes

Lurjota nagoen momentuetarako gordetzen dut nik botika hau.

Telesaio bat:

Please Like Me

Pertsonai gazte xeheak bizitzan zoriontasuna eta maitasuna bilatzen, handikeriarik gabe, heroikeriarik gabe, beti umoretsu, baikor eta duin.

Abesti bat:

Ta zer ez da berdin
Hertzainak

Nire heziketa sentimentala.

Webgune bat:

Twitter

Badira zortzi urte inguru bertan bizi naizela.

Maite Larburu

Bila eta bila nabilen arren, ez dut nire burua inon aurkitzen.

Behi euskaldun baten memoriak

Bernardo Atxaga

Behi batek bere memoriak eta bere kontzientziarekin dituen elkarrizketak idazten ditu.

Ipuin bat:

Ez duzu ezer arraroa antzematen?
Eider Rodriguez

Heriotzaren aurresentipenari eginiko ipuina.

Film bat:

The story of the Weeping Camel

Amak maite ez duen ganbelu albino bat jaiotzen denez, herriko musikariari dei egiten diote…

Telesaio bat:

The Wonder Years

60.hamarkadan jaiotako haur baten istorioa, EEUU historiarekin batera kontatua.

Abesti bat:

Sunny Sunday
Joni Mitchell

Emakume 'galtzaile' bat garaipen ttiki batetarainoko bidean deneko kantua.

Webgune bat:

brainpickings.org

Asteroko filosofia, arte, zientzia…

Beste zerbait:

Kanika

Hartu kanika garden bat eta begiratu bertatik iragazten den munduari.

Aritz Galarraga

Aukeran nahiago ez.

Atlantidara biajia

Jokin Muñoz


Etxauritik Castejonera, amona zenaren etxe handira.

Ipuin bat:

Hagina
Eider Rodriguez


Galtzaile bihurtzen gara bizitzan aurrera egin ahala

.

Film bat:

Urpean lurra
Maddi Barber


Itoitz ito ez, hogeitaka urteren buruan

.

Telesaio bat:

Hondar ahoak
Koldo Almandoz

Gorroto ditut off ahots batekin hasten diren istorioak

.

Abesti bat:

Ama haurraren loakartzen
Unama

Insomnio gauetarako ere infaliblea.

Webgune bat:

Armiarma.eus


Irakurle are osatugabeagoa nintzateke existituko ez balitz

.

Beste zerbait:

Baionako Arragon liburu-denda


Probatu ez duenak ez daki zer den hau.

Jose Mari Pastor

Pertsona izaten saiatzen den animalia gehienetan arrazoiduna.

Etiopia

Bernardo Atxaga

Euskal literaturan mugarria izan zen lana.

Ipuin bat:

Niregandik espero zena
Eider Rodriguez

Neska gazte baten eboluzioa azaltzen du, lehen pertsonan, oso modu intimistan.

Film bat:

Marrubi basatiak
Ingmar Bergman

Filmeko pertsonaia nagusiak bere bizitza berrikusten du eta errepaso horren amaieran esperantza izpi batzuk agertzen dira.

Telesaio bat:

Albistegiak, eta dokumentalak

Batez ere historiari buruzkoak.

Abesti bat:

Lau teilatu
Itoiz

Gaztetako freskura, anodioa(k)eta xalotasuna gogorarazten ditu.

Webgune bat:

berria.eus

Euskarazko egunkari bakarra, Euskal Herria Euskal Herritik osotasunean hartzen duena.

Beste zerbait:

Izurria
Albert Camus

Egunotan bizitzen ari garen egoerari buruz hausnartzeko balio du.