Itxaro Borda
Baiona, 1959
Historian lizentziatu zen Paueko unibertsitatean, eta egun postaria da Baionako Santizpirutuko bulegoan. Bordaren lehenengo argitalpena poema bat izan zen, 1974an Herria aldizkarian plazaratu zena. 1981an Maiatz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen.
Poesiaz gain, nobelak, saiakerak eta artikuluak idatzi ditu. 2002an Euskadi Saria jaso zuen 100% Basque eleberriarekin.
Bordaren beste nobelen artean Jalgi hadi plazara, Ezer gabe hobe eta Boya boya daude.
Bordaren pertsonaia ospetsuena Amaia Ezpeldoi da, detektibe hiperrurala, Zuberoakoa, landatarra, berezia eta bisexuala, komunikazio-arazoak dituena, Bakean utzi arte eta Bizi nizano munduan eleberrietan aurki daiteke, adibidez.
Itzulpengintzan ere lan oparoa egin du Bordak, eta jatorri ezberdineko egile asko euskaratu ditu, María Mercé Marçalen poesia kasu.