Ibon Larrazabal

Ibon Larrazabal

Gorliz, 1970

Zuzenbide eta Ekonomia ikasketak bete zituen Deustuko Unibertsitatean eta finantza erakunde batean lan egiten du. Hamazortzi urtez Madrilen bizitakoa izanik, bertako Escuela de Letras eta Hotel Kafkan egin zituen literatura sorkuntza ikasketak, Jesús Ferrero edo Rafael Reig irakasle izan zituela, besteak beste.

2008an Sero eleberria argitaratu zuen Odisea argitaletxean, GIBaz kutsatutakoez osatutako talde terrorista bati buruzko kontakizun distopikoa. 2011an, Peninsula argitaletxeko Manuel Fernández Cuestaren enkarguz, El paciente Ocasional. Una historia social del SIDA entsegua argitaratu zuen, HIESaren izurriteak gizartean eragindako eraldaketaz.

Euskaraz kaleratutako bere lehen lana Argian argitaratutako Liber Prodigiorum bloga izan zen, Zientzia eta Historian aurki daitezkeen bitxikeria ulerkaitzen inguruan, hala nola, Voynich Eskuizkribua edo Antikytherako Mekanismoa, historiako lehen ordenagailua.