Maitane Perez
Iruñea, 1985
Maitane Perez idazle eta aktorea 1985ean jaio zen Iruñean. 2009an hasi zen aktore lanetan eta ordutik hamabost bat antzerki ekoizpenetan parte hartu du Endeka, Tdiferencia, Kaioak, ENT eta La Renta Teatro konpainiekin. Azken honen sortzailea eta partaidea da, eta ekoizle eta aktore izan da konpainiaren lan guztietan, baita Euli Dantza eta La arista donde se rompe el hielo ere.
Aktorea eta ipuin kontalaria izateaz gain, azken urteetan antzerki eta narrazio lan ugari idatzi ditu, Leku bat omen zuen (2023) eta Ahuakatearen zaintzarako gida (2023), besteak beste.