Plazaratze eguna: iraila 2022
Deskargak: 239
Orri ikustaldiak: 1403

Azken epemuga

Ibon Larrazabal

Nekatuta zegoen epailea, kopetaraino. Behintzat ostirala zen jada, baina astean zeharreko epaiketa oldeak akituta zeukan ordurako. Bat bakarra geratzen zitzaion eta, behin hura kitatuta, asteburu pasa joan zitekeen lasai. Hondartzara joateko gogoa zeukan, hondartzatik gertu zeukan apartamentura, nahiz eta hondartzarako eguraldirik iragarrita ez egon. Hobe horrela. Jende gutxiago pilatuko zen herrian, eta lasai ibiltzeko abagunea izango zuen asteburuan…

Sailak: Elkarri irakurrizFikzioa

Liburua deskargatu:

PDF

Honekin lotuta: