Saio bereziak
Elefantea sutondoan
Patxi Saez eta Txerra Rodriguez euskararen erabileran gainean aritu ziren 2018ko azaroaren 22an.
Oparia
Lou Reed-en ipuin beltza Xabier Montoiak itzuli du; irakurketa Amaia Lainontzirena da; irudiak Nagore Legarretak sortu ditu; eta soinu banda Javi Pez eta Xabier Montoiarena da.
Zanbuia!
Eako Poesia Egunen ekimenez, Metrokoadroka sormen laborategiak 14 sortzaile elkartu zituen astebetez
Elkarri Irakurriz – Oparia
Solasaldi honetan hiru ipuin izan genituen mintzagai: Nerea Loiolaren Ardi galduak, Maialen Akizuren Present Past Perfect, eta Oier Guillanen Argia eta itzala berezten diren lekuan. Maitane Perezen laguntzarekin, ipuin hauen eta, oro har, literaturaren inguruan solastu ziren idazleok… Tamalez, azken momentuan Maialen ezin zen gerturatu; Irati Zubia urretxuarraren ordezkari bikaina izan zen. Solasaldia 2024ko urriaren … Continued
Azken aurreko manifestua
Harkaitz Canoren testua; Anjel Lertxundik, Iraia Eliasek, eta Hatxek lagunduta.
Enarak itzuli dira
Sergek eta Garik –Mikel Albisturrik lagunduta– ”Enarak itzuli dira’ aurkeztu dute Zarauzko Garoan.
Orbelen intziriak
Ka-kok eta Itxaro Bordak Lezon interpretatu zuten poema 2021ko azaroaren 16an.
Gernika
Ka-kok eta Itxaro Bordak Mikel Laboaren ‘Gernika’ren bertsio bat jo zuten Lezon, 2021ko azaroaren 16an. Hitzak Joxan Artzerenak dira, eta musika Ka-korena.
Herioak bietan jotzen du
Itxaro Bordaren ‘Herioak bietan jotzen du’ liburua Asier Hernandezek, Unai Pelayok eta Telmo Trenorrek interpretatu dute. Literatura beltza maite dutenentzat.
Elsa Scheelen
Txillardegiren liburuaren emanaldia: Asier Hernandez, Klara Badiola, Joseba Urzelai, Fito Rodriguez.
Festa gonbidatuak
Katixak bere lanari buruz hitz egin zigun; Ana Moralesek ‘Hesperia, California’ irakurri zuen.
Simplicisimus
Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Patxo Telleriaren bertsio berri hau Tartean Teatroak interpretatu du.
Miss Karaoke
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?
Etxe bat
2024ko NOAUA!ren Kulturaldian eskainitako emanaldia. Testuak eta gidoia Yolanda Arrieta Malaxetxebarriarenak dira, eta Peru Galbete Labianok kantak eta soinuak sortu zituen. Usurbilgo Sutegi kultur etxean ikusi genuen emanaldia. Yolandaren liburua Alberdaniak argitaratu du: Etxe bat norberarena
Ez dok hiru
Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Martin Galox
Istorio musikatu hau Alkizako Ur Mara Museoan estreinatu zen 2024ko apirilaren 13an, Slow Art Day proiektuaren barnean. Orduan bezala, uztailako grabaketa honetan Jokin Aldazabalek hitz egin eta abestu zuen, eta Susana Cencillok musika jarri zuen.
Amaia Ezpeldoi
Iratxe Retolazak galdetuta, Itxaro Bordak bere Amaia Ezpeldoi pertsonaiaren inguruan hitz egin zuen.
Elkarri Irakurriz – Bakardadea
Itziar Ugarteren ‘Bisita’, Oihana Aranaren ‘Beldarrekin’ eta Ibon Larrazabalen ‘Azken epemuga’ ipuinak izan dira solasaldiaren erdigunea, eta ‘Bakardadea’ gaia horren ardatza. Solaskideak Oihana, Ibon eta Maialen Akizu –Itziarren ordezkoa– izan dira, eta Amaia Arakistainek moderatzailearen lana egin du.
Pankreas
Tartean Teatroaren “Pankreas”, gaur egungo tragikomedia, bertsoz paratua, Patxo Telleriak idatzia.
Itzulpengintza lanbide
Itzulpenek literaturari egiten dion ekarpena eta itzultzaileen lanari buruzko dokumentala.
Elkarri Irakurriz – Sinesmenak eta zientzia
Irati Majueloren ‘Posidonia australis’, Asel Luzarragaren ‘Janez gero’ eta Aitziber Etxeberriaren ‘Terrala’ ipuinak izan dira solasaldiaren erdigunea, eta ‘Sinesmenak eta zientzia’ gaia horren ardatza. Solaskideak Irati, Asel eta Aitziber izan dira, eta Ana Galagarrak moderatzailearen lana egin du.
Azken aurreko manifestua (Usurbilen)
Iraiak Eliasek eta Hatxek Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ interpretatu zuten Booktegi Jaialdian, 2022ko urriaren 22an, Usurbilgo Sutegi kulturgunean.
Elkarri Irakurriz – Zaintza
2023ko Booktegi Jaialdian –Usurbilen, urriaren 29an– bi “Elkarri Irakurriz” solasaldi izan genituen, bigarrena ‘zaintza’ gaiari buruzkoa. Solaskideak eta idazleak Maitane Perez, Miren Gorrotxategi eta Ugaitz Agirre izan ziren, eta moderatzailea Ainhoa Urien.
Elkarri Irakurriz – Etxea
Edorta Jimenezen ‘Aparejadorea’, Danele Sarriugarteren ‘Hargia eta porlana’ eta Maite Darcelesen ‘Bizitza berria’ ipuinak izan dira solasaldiaren erdigunea, eta ‘Etxea’ gaia horren ardatza. Solaskideak Danele, Maite eta Mikel Soto –Edortaren ordezkoa– izan dira, eta Bakartxo Iguaranek moderatzailearen lana egin du.
Iban Zalduaren ‘Ibilbidea’
‘Ibilbidea’ ipuina Uxue Apaolazak, Ana Moralesek eta Ibanek berak mintzagai zuten.
Buzintezko etorkizuna
Itxaro Borda eta Ibon RGren emanaldia Euskararen Etxean, 2020an, itxialdia baino lehenago.
Mort aux rois
Partehartzaileak: Elena Martinez, Maite Arrese, Fito Rodriguez, eta Aritz Branton.
Meza nagusia
Irakurri aurretik liburuak zuzentzen dituzuen euskaltzain urgazle, euskaltzain erdi, euskaltzain hiru laurden eta euskaltzain osoak…
Thoreau Ur Maran
2022ko irailaren 17an hainbat lagun Ur Maran –Koldobika Jauregiren eskultura-parkea, Alkizan– elkartu ziren. Elkarrekin Thoreauren poema batzuk irakurri zituzte, guztiak Danele Sarriugartek itzuliak, eta Katakrakek argitaratuak ‘Walden’ liburuan. Antolatzaileak Antonio Casado eta Koldobika Jauregi izan ziren; soinua Andoni Tolosak kudeatu zuen. https://katakrak.net/cas/editorial/libro/walden
Habiak
2022ko urriaren 22an Booktegi Jaialdia gauzatu zen Usurbilgo Sutegin. Anari taldeak 2000ko ‘Habiak’ disko klasikoa jo zuen, baita Dut taldearen abesti bat ere.
Pozaren erdia / Harri txintxarrarena
2023ko Booktegi Jaialdian Beñat Barandiaran, Harkaitz Cano eta Maite Larburuk ’20NETOAK’ emanaldia eskaini zuten Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Bideo honetan, ‘Pozaren erdia’ poema eta ‘Harri txintxarrarena’ abestia.
Urtebetetze festa
Donostian Leire Palaciosek ipuina irakurri zigun, eta Eiderrek galderei erantzun zien.
Elkarri Irakurriz – Mailegua
solasaldi honetan hiru ipuin izan genituen mintzagai: Maddi Ane Txoperenaren Mailegu inbertitu bat, Ainhoa Urienen Bizitza bat maileguan, eta Goizalde Landabasoren Okupazioa ez da mailegua. Maitane Perezen laguntzarekin, ipuin hauen eta, oro har, literaturaren inguruan solastu ziren idazleok. Solasaldia 2024ko urriaren 26an izan zen, Booktegi Jaialdian, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolan.
Elkarri Irakurriz – Energia
2023ko Booktegi Jaialdian –Usurbilen, urriaren 29an– bi “Elkarri Irakurriz” solasaldi izan genituen, lehenengoa ‘energia’ gaiari buruzkoa. Solaskideak eta idazleak Eneko Bidegain, Nerea Ibarzabal eta Arrate Egaña izan ziren, eta moderatzailea Ainhoa Urien.
Sapiens ispiluaren aurrean
Ana Galarraga eta Joseba Rios homo neanderthalen gainean aritu ziren.
Xalimen hiria
Klara Badiola, Asier Hernandez, Inazio Tolosa eta Dorleta Urretabizkaiak Fito Rodriguezen ‘Xalimen hiria’ interpretatu zuten 2023ko azaroaren 24an, Donostiako Teila Fabrikan.


