Elkarri Irakurriz – Mailegua
2024/12/25
solasaldi honetan hiru ipuin izan genituen mintzagai: Maddi Ane Txoperenaren Mailegu inbertitu bat, Ainhoa Urienen Bizitza bat maileguan, eta Goizalde Landabasoren Okupazioa ez da mailegua.
Maitane Perezen laguntzarekin, ipuin hauen eta, oro har, literaturaren inguruan solastu ziren idazleok.
Solasaldia 2024ko urriaren 26an izan zen, Booktegi Jaialdian, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolan.
Iraupena: 54:00



