Ainhoa Urien Telletxe

Ainhoa Urien Telletxe

Abadiño, 1995

Filosofian graduatua.

Egun, sortzaile lanetan dabil, bai idazle moduan eta baita gai-jartzaile eginkizunetan ere. Horrez gain, bertsolaritzaren inguruko hainbat proiektu eta hausnarketa gunetan ari da.

Filosofiari buruzko BESAULKIA podcastaren egileetako bat.

Bere lehen liburua 2020an argitaratu zuen Pamiela argitaletxearekin, Poesia, zaurien ukendu: Xabier Leteren arrastoan. Urte berean Urrats urratuak (Balea Zuria, 2020) liburu kolektiboan parte hartu zuen. 2023an Udabiltzaren Geuretik Sortuak egonaldian idatzitako Mapa ez da lurraldea. Eta lurralde guztiak ez daude mapetan ipuina argitaratu zuen Hamarreko bitxia liburu kolektiboan. Hainbat artikulu argitaratu ditu euskarazko hedabideetan: Anboto, Jakin, Bertsolari Aldizkaria…