| Plazaratze eguna: | maiatza 2023 |
|---|---|
| Deskargak: | 303 |
| Orri ikustaldiak: | 1671 |
Gauak zuri Usurbilen
Santua ez naizen arren, Santuenea auzoko egoitza batean eman zidaten aterpe hiru asterentzat. Xendra zuzena zen alabaina Baionako San Izpiritutik Santuenera. Apartamentu munttoa neukan nire sator-zuloaren aldean, zabala eta argitsua. Oheak egin nituen eta berehala etxeko sentitu nintzen. Egoerari erraz moldatzen ziren ameslarietatik nintzela banekien, egokitzen zitzaidana onartzen ikasia nuelako…
Sailak: FikzioaGeuretik Sortuak



