ElkarrizKATEA
Urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu ElkarrizKATEA saioan.
A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan.
Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikuslerentzat interesgarriak.
ElkarrrizKATEAk literaturaz ikasteko aukera ematen digu, baita idazleen eta beren munduen gaineko informazioa jasotzeko abagunea ere.