Mark Twain

Mark Twain

Florida, 1835

Samuel Langhorne Clemens-en (AEB 1835-1910) ezizena da. Hamabi urte zituenean, aita hil zen. Ikasketak uztera behartuta, hainbat lanetan ihardun zuen: tipografo, ibai-gidari, egur zein meatze negoziotan, bidaia kronista, hizlari… Negoziotan porrot egin zuen.

Prentsarako kronikak idazten hasi eta lehenengo arrakasta The Innocents Abroad (1969) bidaia-erreportaje liburuarekin lortu zuen. Tom Sawyer-en abenturak (1876) eta Huckleberry Finn-en abenturak (1884) eleberriak dira lan ezagunenak. Bigarren honek, zeinean gazte batek, askok kontrakoa uste duten arren, kontzientziak agintzen diona egin behar duen, “Eleberri Amerikar Handia”-ren aroa hasi zuen askoren iritziz eta literatura unibertsalaren adibidetako bat ere bada. Arazo ekonomikotan itota, idazten jarraitu zuen.

The Mysterious Stranger (1916) ilondoan argitaratutako lana da. Hasieran umorea erabili bazuen ere beranduago pertsonaren harrokeri, hipokrisi eta ankerkeriaz idatzi duen. Huckleberry Finn-en abenturak eleberrian umorea, narrazio sendoa eta kritika soziala elkartu zituen.

Literatura estatubatuarra sortzen eta zabaltzen lagundu zuen berezko nortasun, bertako gai eta hizkerarekin.