Margarita Nafarroakoa

Margarita Nafarroakoa

Angoulème, Frantzia, 1492

Margarita Nafarroakoa Karlos VIII.a Frantziako erregearen alaba, Frantzisko I.a erregearen arreba eta Joana Albretekoaren ama izan zen. Bere ama Luisa Savoiakoa izan zen eta latina, grekoa, hebreera, gaztelania eta italiera irakatsi zizkion.

Bi aldiz ezkondu zen: lehenik Karlos III.a Alençongoa Frantziako kondestablearekin, baina alargun gelditu zenez, Henrike II.a Nafarroako erregearekin ezkondu zen gero. Ahalegin handiak egin zituen Nafarroako erresuma batzeko, baina beti aurkari gogorrak izan zituen (Karlos V.a enperadorea, esaterako).

Emakumea izan arren, obra asko idatzi zituen, guztiak frantsesez. Heptamerone (1558) izeneko ipuin eta istorio bilduma da ezagunena. Beste obra batzuk ere idatzi zituen: alargun zegoela idatzi zuen Le Dialogue (1525), esaterako. 1641ean bere gutun batzuk argitaratu ziren eta bi mende beranduago, 1896an, baita ordura arte ezezagunak ziren kanta eta poema asko ere.