10. istorioa
uztaila 2022
Florida, alargundu ondoren, eta Amadorren jazarpenari bertute handiz iharduki ziola —hark azken bururaino hertsatu baitzuen ohorea galaraztera— serora sartu zen Jesusen monasterioan…
- Egilea: Margarita Nafarroakoa
- Irakurlea: Miren Tirapu
Audioa entzun
Audioa deskargatu
- Formatoa: MP3
- Pisua: 31.88Mb
Honekin lotuta:
liburuak
Heptamerona – 1. eguna
Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da bere osotasunean euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi liburuki edo ‘egunetan’ antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua. Datozen urteotan Booktegik –Nafar Ateneoarekin elkarlanean– ipuin guztiak eskainiko ditu euskaraz, liburu klasikoa horrela berreskuratuz, eta gurera ekarriz. Oraingo honetan, Heptameronaren lehenengo eguna –hamar ipuin guztira– argitaratu dugu.