
2. istorioa
otsaila 2022
Amboiseko mandazain baten emazteak maitalearen eskuetan krudelki hiltzea nahiago izan zuen bere borondatez haren asmo gaiztoari men egitea baino. Amboise hirian bazen mandazain bat Nafarroako erreginaren, Frantzisko, izen horretako lehen erregearen arrebaren zerbitzaria; erregina Bloisen zegoen, seme bat izanda; aipatu mandazaina hara joana zen soldata laurdena ordain ziezaioten; eta, bitartean, haren emaztea Amboisen geratu zen, zubien … Continued
- Egilea: Margarita Nafarroakoa
- Irakurlea: Amaia Arakistain Arrieta
Audioa entzun
Audioa deskargatu
- Formatoa: MP3
- Pisua: 19.74Mb
Honekin lotuta:
liburuak

Heptamerona – 1. eguna
Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da bere osotasunean euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi liburuki edo ‘egunetan’ antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua. Datozen urteotan Booktegik –Nafar Ateneoarekin elkarlanean– ipuin guztiak eskainiko ditu euskaraz, liburu klasikoa horrela berreskuratuz, eta gurera ekarriz. Oraingo honetan, Heptameronaren lehenengo eguna –hamar ipuin guztira– argitaratu dugu.