Harkaitz Cano

Harkaitz Cano

Lasarte-Oria, 1975

Haurtzaroan ageri izan du Canok literatur zaletasuna eta sariak ere bildu izan ditu orduan. Idazle emankorra da eta genero asko landuak ditu: poesia, saio, ipuin, gidoi, kronika, gazte literatura, itzulpen, komiki, gidoi…

Itzulpengintzan, Paul Auster-en eta Hanif Kureishi-ren nobelak euskaratu ditu. Poesian, Kea behe-lainopean bezala poema-liburua argitaratu zuen 1994ean, eta handik landa Norbait dabil sute-eskaileran, Dardaren interpretazioa, Malgu da gaua.

Gehien bat, emozioen komunikazioa dute ardatz. Baina batez ere bere nobelagintzagatik ezagutua da. Bere lehen eleberria, Beluna jazz, 1996an argitaratu zuen. Handik laster, 1999an, Pasaia blues, garaiko jende zenbaiten bizitza, bi aldeetako bortizkerietan kokatua; eta 2004an Belarraren ahoa, ukronia bat: Hitler garaile da eta AEB inbaditu nahi du.

Azken bi eleberri hauekin, bi aldiz jaso du Canok Euskadi Literatur saria. Geroztik, Twist argitaratu du 2011an, eta Fakirraren ahotsa, 2018an, Imanol deitzen den kantari baten inguruko fikzioa.