‘Literatur filmen gaua’ Hamaika Telebistan
2022/02/9
Hiru filmekin batera –Oparia, Atea: hitza da giltza, eta Herioak bietan jotzen du–, solasaldia ikusgai egongo da Hamaika Telebistan otsailaren 11an, 22:00etan, eta otsailaren 13an, 19:00etan. Solaskideak Xabier Montoia, Nagore Legarreta, Itxaro Borda eta Aritz Branton dira. Musika, irudiak, hausnarketak eta euskal literatura. Trailerra ikusteko, sakatu hemen