Bloga

Booktegi Kultur Elkartea

2022/08/5

Booktegi Kultur Elkartea sortu berri dugu, eta une honetan bazkideak bilatzen ari gara. Inongo konpromisorik gabe, proiektuan parte hartzeko gogoa edo interesa baduzu, edo babestu nahi baduzu besterik gabe, bazkidetzeko gonbidapena egin nahi dizugu; oso ongi etorria izango zinateke, noski.

Kuota bat eskatzen da, baina nork berea erabakitzen du, eta ekarpen txikienak ere ongi etorriak izango dira, oso.

Bazkidetzea webgunean gauzatzen da:

Bazkidetu