Bloga
Anariren ‘Habiak’ Bilboko San Inazio auzoan
2022/01/12
Iazko abenduaren 17an Habiak erakusketa inauguratu genuen Euskararen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan. Erakusketak Anariren diskoaren omenaldia izan zen, non hamaika artistak abesti banari interpretazio bisuala eskaini zioten. Katalogoa hemen duzue ikusgai.
Iñigo Astizek idatzi zuen artikulua bereziki interesgarria iruditzen zaigu: Anari, begiekin entzunda.
Aste batzuk barru inaugurazioan Anarik eman zigun kontzertuaren bideoa eskainiko dugu Booktegin. Irudian emanaldiaren momentu bat dago.