| Plazaratze eguna: | otsaila 2018 |
|---|---|
| Deskargak: | 3466 |
| Orri ikustaldiak: | 5541 |
Hizkuntzakeria
Gaur egun azpilanean, pipia egurrezko habean bezala, dabilen ideologia bat jarri nahi dut begi-bistan, hizkuntzakeriaren ideologia, Espainiako botere guneetan oso zabaldua dagoena. Pentsamolde hori ideia oker eta faltsu batean dago oinarrituta: gaztelania inguruan dituen hizkuntzak baino hobea dela komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta norberaren garapenerako. Eta hobea delako, nagusitu egin behar duela.
Sailak: Saiakera



