| Plazaratze eguna: | martxoa 2026 |
|---|---|
| Deskargak: | 26 |
| Orri ikustaldiak: | 169 |
Hirugarrengotza politikoak
Liburu honetan biltzen diren artikuluak hogeita hamar urteko denboraldian (1994-2024) idatzi eta (batzuk) argitaratuak izan dira, eta nahiz eta izaeraz eta luzeraz ezberdinak izan, ezaugarri komun bat partekatzen dute: egungo gizartean planteatzen diren funtsezko eztabaida politikoei ekarpen analitiko eta extraideologiko bat plazaratzen saiatzea, gaurkotasun hutsetik gain edo azpitik eraikitzen dena. Historian zehar eratu izan diren diskurtso ideologikoen zenbait aspektu jorratzen dituzte, beren barneko koherentzia ezak edo kontuan ez hartutako konnotazioak identifikatzen eta zehazten saiatzen direlarik, errealitatetik beren aldentzea salatuz behar denean. Irakurleak hausnarketarako aitzakiatzat jotzen baldin baditu, beren helburua lortu izango dute soberan.
Sailak: Saiakera


