Liburuak

Plazaratze eguna: apirila 2017
Deskargak: 4043
Orri ikustaldiak: 6144

Gero

Pedro “Axular” Agerre Azpilkueta

Ez dugu ezer eransteko liburuaren gaiari dagokionez, anitz mintzatu baita Axularrek eskaintzen duen bidearen gaitzaz eta urruntasunaz; bai, ordea, haren mintzora iristeko bideaz, huraxe baitu urdazubiarrak aberastasunik preziatuena, eta huraxe baita orain guk hemen, zertxobait bederen, erraztu dezakeguna. Irakurleari edizio lauagoa eta adierrazagoa eskain zitzaiokeela iruditurik, beraz, ekin zitzaion egokitzapen-lanari. ‘Gomendiozko karta’ Pako Eizagirrek irakurri digu ( http://www.aittu.net ).

Sailak: KlasikoakSaiakera

Liburua deskargatu:

PDF

Honekin lotuta: