Pedro “Axular” Agerre Azpilkueta
Urdazubi, 1570
Jaiotzez nafarra, Lapurdirekin mugan dagoen Urdazubikoa. Goitizena bere jaiotzeko Axular baserritik datorkio. Luzaz eztabaidatu izan da haren jaioturteaz, baina ez dirudi 1570. urtea baino askoz lehenago jaio zenik.
Ikasketak Urdazubiko monasterioan hasi zituela uste da. Ondoren, Iruñeara joan zen, gizarte zientziak, erretorika eta filosofia ikastera, eta horren ostean, Salamancako unibertsitatean teologia ikasketak burutu zituen.
1596an apaizgoa eskuratu zuen Aturben (Frantzia), eta 1600an Sarako parrokiako erretore izendatu zuten. Idazle, sermoilari eta hiztun oparoa zen.
1643an argitaratu zen Gero liburua Bordelen, Axular hil baino urtebete lehenago. Euskal literaturako lan garrantzitsuenetako bat da, lapurtera klasikoan idatzia, dotorezia eta trebezia handiz. Gerora, euskara batua zehazteko ere balio izan zuen. Erlijio betekizunak geroko uzteak ekar ditzakeen kalteez dihardu.