| Plazaratze eguna: | iraila 2025 |
|---|---|
| Deskargak: | 93 |
| Orri ikustaldiak: | 442 |
Erreskatea
Oraintsu hasi zaio Lideri arnasa biriketara iristen. Argi-izpi indarge batzuk suma ditzake hor nonbait, nahi baino urrunxeago baina dizdizka. Denbora urteka kontatzera itzultzear da, azkenik. Haurdunaldietan asteak zenbakitzen direlako eta umea jaio berri-berritan, aldiz, egunak bihurtu ohi direlako denbora-unitate behinen. Hori, teorian, ilunantza sosegu bada eta goiza zabaltzean gau osoan zehar zenbat alditan jaiki ote zaren gogoratzeko gai, zu.
Sailak: Elkarri irakurriz


