Egileak

Iban Zaldua

Iban Zaldua

Donostia, 1966

Iban Zaldua Donostian jaioa da, baina Gasteiz du bizileku, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia irakasle lanean dihardu bertan. Idazlea eta historian lizentziatua da. Gainera, zenbait prentsa kolaborazio egin ditu (e.g. La Galleta del Norte, El País, Argia), eta bi irakurketa taldetako koordinatzaile (Gasteizen eta Arrasaten) eta Volgako Batelariak literatura aldizkari elektronikoaren erredakzio kontseiluko parte da.

Hainbat genero landu ditu, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Dena dela, bere burua “ipuinlari” definitzen du, eta ez nobelista, berak kontaketak idazten dituela argudiatuz. Bere lehenengo obrak 80ko eta 90eko hamarkadatakoak dira: Patios (1987), Gasteizko Hiria sariaren jasotzailea; Historias de la ciudad de la niña que soñaba caballos (1988); eta bere lehenengo liburua, Veinte cuentos cortitos (1986), Gipuzkoa Aldundia saria eskuratu ziona.

Alabaina, bere ipuinez gain, zenbait eleberri ere nabarmenak dira bere sorkuntza ibilbidean; hala nola, Si Sabino viviría (2005) edo Euskaldun guztion aberria (2008). Besteak beste, bere palmaresak hiru Euskadi sari hartzen ditu: Etorkizuna (2005), Literatura sailean; Azken garaipena komikia(2011), Gazte literatura sailean; eta Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar (2012), gaztelaniazko saiakera alorrean.