François Sureau

François Sureau

Paris (Frantzia), 1957

Idazle, abokatu eta teknokrata frantsesa da. Saint-Louis-de-Gonzague eskolan eta Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan ikasketak amaitu ondoren, Administrazio Eskola Nazionalean onartu zuten.

2014. urtetik aurrera, eskubide zibilak aldarrikatzeko konpromisua hartu du, errepresibotzat jotzen dituen neurri legegileen kontrako jarrera hartuz. Bere emazte Ayam Sureauk sortutako Pierre Claver elkarteko abokatu sarean parte hartzen du. Elkartearen xedea Frantziara iritsi diren errefuxiatuek haien bizitza eraikitzeko beharrezko ezagutza eta esperientzia (hizkuntza, historia, kultura orokorra, giza-kodeak, etab.) eskaintzea da.

Hainbat sari irabazi ditu, horien artean, La Corruption du siècle (1988), Colette sariaren irabazlea; L’Infortune(1990), Akademia Frantsesaren eleberri sari nagusiaren irabazlea, Le Sphinx de Darwin (1997), Goncourt sariaren irabazlea; eta Les Alexandrins (2003), Mediterraneo sariaren irabazlea.