Pako Sudupe Elortza

Pako Sudupe Elortza

Azkoitia, 1959

Irakasletzan diplomaduna, eta E.H.U.tik Euskal Filologian zein Euskal Ikasketako doktorea, beti aritu da euskararen alorrean. Orioko ikastolan irakasle, eta hainbat euskaltegietan langile, 2001.urteaz geroztik Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da. Bestalde, 1989-1992 urteetan Herri Irratian ibilia da, eta IVAP/HAEE erakundean azterketen aztertzailea dugu.

Idazle gisa saiakeran nabarmendu da. XX mendeko euskarazko kultura ikertu du, batez ere 50eko hamarkadakoa. Jarduera horren emaitza dira, batetik, hainbat artikulu, hala nola 50eko hamarkadako euskal literatura (Utriusque Vasconiae, 2011) eta Olerkigintza (Egan, 2013), eta, bestetik, zenbait liburu, esaterako Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko (Egan, 2014) eta Txillardegiren borroka abertzalea (Elkar, 2016).

Biografiaren esparruan egindako lanen lagin bat dugu Nemesio Etxanizen biografia eta ideología (BBK Fundazioa, 1996), Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea (Txertoa, 2018) eta Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari (E.H.U., 2020).

Zuzeu bere blogean idatzitako 60 artikulurekin Kezkak eta desioak idazlana osatu du (Booktegi, 2020), eta egunkari eta aldizkari ezberdinetan kolaboratzen du.