
Fito Rodriguez
Gasteiz, 1955
1978an Filosofia eta Letretan lizentziatua,1988an Hezkuntza Zientzietan Doktoratua. EHUn irakasle. Hainbat euskal hedabidetan kolaboratu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian, baita Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN eta Bazka aldizkarietan ere.
Poesia: Izendegi hutsa (2019); Aforismoak: Buru ta zioak (2011); Biktimari agurka (2012).
Saiakela: Faustoren itzala (2004), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), Jeu de Paume (2005), Kasandra leihoan (2006), Jerusalem, Xalimen hiria (2008); Saiakera: Txillardegi (2012); Justizia Interditaren Poetika (2013); Gontz garaia (2014), Arakistainen bidea (2017); Fake news, ez dira atzo goizekoak (2019).
Surrealismoa, gogoeta literatura eta metaliteraturaren bidez Saiakela lantzen du, nobela den saiakera eta saiakera diren literaturak.
Alberto Magno zientzia-fikziozko literatur lehiaketan aipamen berezia (Faustoren sekretua – 1992), Joseba Jaka beka (Kasandra leihoan – 2004) eta Ernestina Champourcin poesia lehiaketan irabazle (Izendegi Hutsa – 2018).
Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Euskal PEN klubaren zuzendaritzakoa izan da.