Maitane Perez
Iruñea, 1985
Maitane Perez idazle eta aktorea 1985ean jaio zen Iruñean. 2009an hasi zen aktore lanetan eta ordutik hogei bat antzerki ekoizpenetan parte hartu du Endeka, Tdiferencia, Kaioak, ENT eta La Cuerda Teatro konpainiekin. Azken honen sortzailea eta partaidea da, eta ekoizle eta aktore izan da konpainiaren lan guztietan, baita Euli Dantza eta Donde el hielo se rompe ere. Bere azken lana Olagarrua obra izan da, zeinean ekoizle, sortzaile eta aktore bezala parte hartu du.
Aktorea eta ipuin kontalaria izateaz gain, azken urteetan antzerki eta narrazio lan ugari idatzi ditu: Leku bat omen zuen (2022, Geuretik Sortuak), Ahuakatearen zaintzarako gida (2023, Booktegi), Piztiak esnatzen direnean (2024, Geuretik Sortuak), eta abar.






