Jack London

Jack London

San Frantzisko, 1876

Londonek hezkuntza autodidakta izan zuen. Eskola hamalau urterekin utzi, eta Kaliforniako liburutegi publikoak bilakatu zituen bere eskola. Irakurle amorratua zen, disziplina handikoa, eta kultura jaso eta errespetagarri baten jabe egin zen horrela.

Abenturazale amorratua zen, Alaskara joan zen urre bila, Londoneko kaleetan alderrai ibili zen denboraldi batez, bai eta gerra korrespontsal lanetan ere hainbat herrialdetan.

Haren obran gizakiarekiko ardura nabari da. Marino eta langile gisa bizitzan izandako bizipen prekarioek eragina izan zuten beragan, eta haren obrak kutsu politiko eta aldarrikatzaile handia du. Bizitzako abentura eta pentsamenduetan oinarritzen da haren lana, eta estilo fin eta zuzen batez baliatzen da. Lan garrantzitsuenen artean hauek aipa daitezke: The Sea-Wolf (1904), Martin Eden (1909) eta The Call of the Wild (1903).