Xabier Etxaniz Rojo
Pasaia, 1971
Pasaian izeneko herri-aldizkarian, Berria egunkariko Maratila sailean, Irutxuloko Hitzako Futbologia sailean eta Aizu!hilabetekarian kolaboratu du zutabeak idatziz. Batik bat ipuinak landu ditu, baina eleberri eta antzerki generoetan ere aritua da.
Antzerkigintzan 2012an Que tinguem sort! obra itzuli eta moldatu zuen euskarara, eta urte berean Bejondeigula!taularatu zuen. 2013an Koka-Kola eta Barea izeneko obra idatzi zuen. 2014ean Zeraingoko herri antzerkia idatzi zuen, Bihar biharkoak izenekoa, eta 2015ean taularatu zen.
Letragintzan, Trintxerpeko danborradako martxaren letren egilea da. 2013an Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Bizipoza diskarako kolaboratu zuen ‘Ume Alaia’ abestia idatziz. [Endika Arriaga Gil]