
Onintza Enbeita
Muxika, 1979
Bertsolaria eta kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen kazetaritza. Politikari ere aritu da Espainiako parlamentuan EH Bilduko ordezkari, baita nekazari ere.
Hainbat hedabidetan kolaboratu du: Berria, ETB, Argia, Busturialdeko Hitza, … Nabarmentzekoa da Berria egunkarian hainbat urte daramala egunero zutabe bat argitaratzen.
2018an Onintza Enbeitak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.