Karlos Cid Abasolo

Karlos Cid Abasolo

Madril, 1963

Filosofia eta Letretan zein Filologia Hispanikoan lizentziaduna, “Euskal perpaus erlatiboak hizkuntza erromaniko eta eslaviarrenekin alderatuta” tesiarekin 1994ean Hizkuntzalaritzan doktore tiulua ere lortu zuen.

Madrilgo Universidad Complutense-ko “Euskal Filologiako” irakasle titularra da 2007az geroztik.

Sortzaile gisa bi poema liburu argitaratu ditu: Keinu konplizeak (Susa, 2018), eta Laztanak eta aizkorak (Booktegi, 2020).

Itzultzaile ere bada, eta alor horretan txekieratik euskarara hainbat idazlan aldatu ditu: Milan Kuderaren Amodio barregarriak (1993) eta Izatearen arintasun jasanezina (2009) (Lan horrekin finalista izan zen Euskadi Sarietan), Jaroslav Hasek-en Xveik soldadu onaren abenturak Mundu Gerran-1. Atzeraguardian (1992) eta Xveik soldadu onaren abenturak Mundu Gerran-2.Frontean (1993), Josef Skvorecky-ren Mundu mingotsa (1996) eta Miroslav Holub-en Poema antología (2016). Euskaratik ere egin ditu itzulpenak: Javi Cillero-ren Ero hiria kontakizun bilduma gaztelerara (Ciudad de locos, 2007) eta, Ricardo Pichel-ekin batera, Iban Zaldua-ren Azken garaipena komikia galizierara (A vitoria final, 2014).

Euskalari ere aritu da, eta hainbat artikulu eta liburu-atal han-hemenka argitara eman ditu euskal sintaxiaz, soziolinguistikaz, onomastikaz, itzulpengintzaz eta tipologiaz.

2010.tik Euskadi Irratiko “Faktoria”saioan kolaboratzen du, hasieran Xabier Amuriza-rekin soilik, eta gero baita Nerea Ibarzabal-ekin ere.