John Buchan
Pathhead (Eskozia), 1875
Aita Eskoziako Eliza Askeko ministroa izan zen, eta, ondorioz, 1888 familiak Glasgow aldera alde egin zuen. Ama abeltzain baten alaba zen eta berarengandik ikasi zuen gogoz lan egitearen eta, batez ere, pertseberantziaren garrantzia. Buchanen lanetan ezaugarri horiek argi islatzen dira.
Idazleaz gain, historialaria, abokatua, editorea, gerra-korrespontsala, gobernuko administratzailea eta argitaletxe arrakastatsu bateko zuzendaria izan zen. Besteak beste, gerra garaian, britainiar armadan sartu baino lehen, Buchanek The Times egunkariko gerra-korrespontsal gisa egin zuen lan eta Tweedsmuir lehen baroia bihurtu zen. Beraz, bizitza literarioa zerbitzu publikoan egindako ibilbidearekin konbinatu zuen. Bere jarduera profesional osoan ehun liburu inguru argitaratu zituela uste da, eta horietatik berrogei dira bakarrik fikziozkoak.
Walter Scott idazlearen miresle bikaina izan zen, eta azken horren influentzia erromantikoek John Buchanen bereziki esanguratsuak diren abentura istorioetan itzala utzi zuten. Buchanen eleberririk ospetsuena The Thirty Nine Steps espioi-thrillerra da, Lehen Mundu Gerraren lehen urteetan idatzia eta 1915ean argitaratua. [Laida Perez de Mendiola Etxezarraga]