Gotzon Barandiaran
Larrabetzu, 1974
Euskal idazle eta kulturgilea da Barandiaran. Hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da, Literatura Eskola (2001), Ahotsenea (2008), Literaturia (2009) eta Jalgi (2016), esaterako.
Literaturan hainbat genero landu ditu: eleberria (Errotik, 2010; Gidariaren okerra, 2015), poesia (Arrakalak, 2004; Katamalo, 2007), haur-literatura (Arrarotz, 2016) eta saiakera (Hitzen Ahairea, 2018).
Antzerki munduan eta musikan ere aritu da. Bihotz Bakartien Klubaren eta Katamalo taldeetako partaide izan da. 2004tik Literaturaz berbetan literaturzaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da, eta 2008ko urtarriletik Bizkaia Irratiko Irakurrieran saoiko gidoigile eta esataria.