Maria Barbal
Tremp (Katalunia), 1949
Maria Barbal i Farré Trempen jaio zen (Pallars Jussà, Catalunya) 1949ko irailaren 17an, inguru baserritar eta laborarian. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, eta bigarren hezkuntzako irakaslea lanbidez.
14 urtez Batxilergoa egiteko BNAra jaitsi zenez geroztik, huraxe da bere bizitokia. Aitaren kontatzeko afizioak, lurrari, jendeari, irakurketari eta hitzei zien zaletasunak eraginda hasi zen idazten, ariketa intimoa bezala, harik eta 1985an argitaratu zuen bere lehen eleberria (ezaguna ere bai, segurenik: Pedra de tartera).
Geroztik, 12 bat eleberri (Mel i metzina, Càmfora, País intim, Emma…), beste hainbeste kontakizun llabur eta gazte-literaturako zenbait obra plazaratu ditu, literatur sari asko eskuraturik. Haien artean garrantzitsuenak Premi Nacional de Literatura Catalana (1993) eta Premi d’Honor de les Lletres Catalanes (2021). Bere obra osoa ezagutzen duen Creu de Sant Jordi ere irabazia da.
“Gogoz” eta “batzuetan premiaz” idazten duela esan izan du. Haurtzaroko mundua ez ezik, migrazioek, giza harramanek eta sentimenduek eragiten dituzten aldaketak dira bere gai nagusiak.