Iñigo Astiz

Iñigo Astiz

Iruñea, 1985

Jatorriz ultzamarra, egun Erandion bizi da. Berria egunkarian kultur-kazetraria da eta euskarazko hamaika hedabidetan egin ditu kolaborazioak.

Baita hondakinak ere (Susa,2012) da bere lehen poema-liburua, eta gero etorri dira Maite Mutuberria ilustratzailearekin batera sortutako Kixotenean (Elkar, 2016) kronika-liburua, eta Analfabetoa (Susa, 2019) eta Joemak eta polasak (Elkar, 2019) poema bildumak. Horretaz gain, Silvia Plath-en Ariel eta beste poema batzuk (Denonartean,2014) eta Sandro Pennaren Sandro Penna. Bilduma bat (Farmazia Beltza, eFI, 2019) antologia itzuli ditu; azken hori Damaris Pan artistaren irudiekin osatutakoa. Miren Rubio eta Alberto Barandiaran kazetariekin batera Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan (Elkar,2017) kazetaritza liburua ere eman du argitara.

H28 aldizkari satiriko digitalaren sortzaile taldeko kide ere izan zen, eta Berria egunkarian egindako lanengatik bitan jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.

Mikel Ayerbe eta Joseba Lazkanorekin batera bi emanaldi poetikoere sortu ditu: Hondakindegia, ikuskizun poetiko EZ musikatua eta Högeitâvat. 2020 Euskadi Saria irabazi berri du Joemak eta Polasak haur liburuagatik.