Audioa entzun

Audioa deskargatu

  • Formatoa: MP3
  • Pisua: 114.40Mb

Audioa deskargatu

Emakumeen estatus intelektuala

Egilea: Virginia Woolf

Generoa edo gaia: FEMINISMOA

Itzultzailea: Ana Morales

Ahotsa: Ana Morales

Edizioa: Ana Morales

Sarrera: Ana Morales

Data: 2012-02-21

1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin. Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob’s Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan.