
Audioa entzun
Audioa deskargatu
- Formatoa: MP3
- Pisua: 55.96Mb
Euskal arkaikoak
Generoa edo gaia: EPIKA ETA LIRIKA ARKAIKOA
Ahotsa: Ana Morales
Edizioa: Jasone Larrinaga
Sarrera: Ana Morales
Data: 2012-03-18
Atal honetan iragan lanbrotsuan murgildu gara, gure arbasoen oihartzunen bila. Belarria ernetu eta, bihotza zirrara batean taupa-taupa dugula, aditu ditugu gudu zelaietako ezpaten klin klanak, ziega ilunetako aieneak, amodio zizpuruak, hileta eresi erdiragarriak… Aspaldi joandako munduetatik, gaur, Xerezaderen Artxiboan, euskal arkaikoak mintzo zaizkigu, atzoko ahotsez, betiko kontuez.