| Plazaratze eguna: | uztaila 2025 |
|---|---|
| Deskargak: | 30 |
| Orri ikustaldiak: | 222 |
Reigateko jauntxoak
Nire oharrak kontsultatzean, ikusi dut apirilaren 14an Lyonetik telegrama bat jaso nuela, Holmes Dulong hotelean gaixorik zegoela jakinarazten zuena. Hogeita lau ordu geroago bere gaixo-gelan nengoen, eta lasaitu egin nintzen haren sintometan ezer ikaragarririk ez zegoela ikustean. Baina burdinazko gopuzkera bera ere lur jota beratu zen bi hilabetez luzatu zen ikerketa baten tentsioaren ondorioz, garai horretan ez baitzuen inoiz egunean hamabost ordu baino gutxiago lan egin, eta behin baino gehiagotan, ziurtatu zidanez, bost egunez jarraian bete zuen bere lana.
Itzultzailea: Nahia Kalparsoro Urrutikoetxea, Ieltxu Gorostiaga Pérez, Maren Duñabeitia Uribe
Sailak: ItzulpenakSherlock Holmes


