Plazaratze eguna: martxoa 2022
Deskargak: 454
Orri ikustaldiak: 2350

Manex

Xanti Begiristain Madotz

Eguberrietako egun batean, Manex bihurritxoa, baserrian barna zebilen goizerdi aldean. Oporretan zegoen eta bere zorionerako, momentu hartan ere, gogotik gustatzen zitzaion gauza bat gertatzen ari zen: elurra mara-mara ari zuen, berari atsegin zitzaion bezala. Dagoeneko baziren zenbait egun, elurra egin eta egin ari zuela. Ordurako baserriko inguruek elur- geruza polita zuten. Gauetan izotz handiak egiten zituen eta kanpoko animaliak larritzen eta estutzen hasiak ziren, janaririk ez zutelako aurkitzen…

Sailak: FikzioaGazte Literatura

Liburua deskargatu:

PDF

Honekin lotuta: