Plazaratze eguna: | urria 2018 |
---|---|
Deskargak: | 2433 |
Orri ikustaldiak: | 4379 |
Linguae vasconum primitiae / Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak
Patxi Salaberri Muñoa
Jadanik hogei inguru dira, guk dakigula, Etxepareren liburuak munduko hizkuntza nagusietan ezagutu dituen itzulpen-moldaketak. Bat bera ere ez, ordea, gaurko euskarara egokitua; bat bera ere ez, esan nahi baita, egungo irakurleak euskaraz eta edizio kritikorik edota hizkuntza hegemonikoen bitartekaritzarik gabe ulertzeko moduan prestatua. Eta premiazkoa genuen. Izan ere, laguntzarik edo egokitzapenik gabe inor gutxik segi dezake normaltasunez Etxeparek darabilen hizkeran ondutako poema-multzo zoragarriaren haria.