Plazaratze eguna: | martxoa 2023 |
---|---|
Deskargak: | 308 |
Orri ikustaldiak: | 1390 |
Leku bat omen zuen
Maitane Perez
Basurdearen gorpua errepidean etzanda zegoen. Errei oso bat hartzen zuen, gorputz handi, puztu horrek. Gauaren iluntasunean animalia estaltzen zuen odolak distira berezia ateratzen zuen kotxearen argiekin. Odol asko zegoen, animaliaren ilea dena bustita. Iratik begiak ikusi zizkion, haginak, sudurra, haren ondotik pasatzerakoan. Ez zuen denbora nahikoa izan oraindik arnasten ote zuen edo erabat hila ote zegoen ziurtatzeko…
Sailak: FikzioaGeuritik Sortuak