Plazaratze eguna: martxoa 2017
Deskargak: 2138
Orri ikustaldiak: 3811

Emakumeak eta arrauna

Estitxu Zabala

Anaia izan genuen etxeko lehen arraunlaria. Ez genuen aurretik arraunean aritutako inor ere familian, baina Xabiri horixe probatzea bururatu zitzaion. Beste kirol bat gehiago zirudiena, urteekin anaiaren bizimoduaren erdigunea izatera igaro zen. Arraunlari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide… zer ez ote du egin! Halako batean, ordura arte distantzian mantendu zen bere arreba gazteenari deia egin zion: «Estitxu, orain dezu momentu ona, hasi zaitez arraunean, neskak behar ditugu». Ez dakit zehazki zergatik, baina azkenean kasu egin nion, eta ni ere saltsan sartuta nabil azken urteetan; estropaden berri emateaz gain, estropaden parte izaten.

Sailak: ErreportajeakKirolak

Liburua deskargatu:

PDF

Honekin lotuta: