Plazaratze eguna: abendua 2022
Deskargak: 161
Orri ikustaldiak: 1569

Azken biziko bala

Angel Garcia Etxandi

ZERBAIT ez zen normala, goiz hartan esnatu nintzenean. ZERBAIT arraro sumatu zuen Paulok. Esnatu orduko ohartu zen giroan bazegoela lekuz kanpoko ZERBAIT. Bere inguruan, ohe inguruan, logelan. Arraroa zen esnatzean bertan ohartzea ere. Esnatzeko unean gure zentzumenek ez dute ingurua irizpide kritiko batez atzematzen. Ez inguru osoa, ez osagai solteak. Une horretan ez dugu ezer kritikoki bereizten, eta sailkatzen: hau normala da, hori ez. Noski, bai egon daiteke beste guztiaren gainetik nabarmentzen den ZERBAIT. Ez gustukoa, une horretan, normalean. Zarata bat, esaterako, iratzargailuaren alarma…

Sailak: Fikzioa

Liburua deskargatu:

PDF

Honekin lotuta: