| Plazaratze eguna: | maiatza 2026 |
|---|---|
| Deskargak: | 21 |
| Orri ikustaldiak: | 53 |
Azken arazoaren abentura
Bihotza astun dudala hartu dut luma nire lagun Sherlock Holmes jauna nabarmentzen zuten dohain bereziak gogora ekarriko ditudan azken hitz hauek idazteko. Modu nahasian eta, nire ustez, guztiz eskasean, beraren konpainian bizitako esperientzia bitxien berri ematen saiatu naiz; “Zirriborro eskarlata” delakoaren garaian lehen aldiz elkartu gintuen kasualitatetik hasi eta “Itsas Ituna” auzian esku hartu zuen arte —esku-hartze horrek, zalantzarik gabe, nazioarteko gatazka larri bat saihestu zuen—.
Itzultzailea: Uxue Goirigolzarri Esturo, Peio Vila Parada, Maider Vazquez Magunacelaya
Sailak: FikzioaItzulpenakSherlock Holmes


