Plazaratze eguna: azaroa 2023
Deskargak: 246
Orri ikustaldiak: 920

Azkar idatzi

Gordo, I.; Ibarra, I.; Iruskieta, M. eta Limpo, T.

Programa honen helburu nagusia esku bidezko transkripzioa garatzea da (esku-idazketa azkarra eta ortografia landuz, azken hau inplizituki).

15 minutuko saioetan, 10 astez, talde handian, bakarka edota etxean erabil daiteke. LHko 2. mailakoentzat moldatua badago ere, transkripzio geldia edota ortografia zailtasunak dituztenentzat aproposa izan daiteke.

Berrikuntza bikoitza dakar: batetik, hizkuntza-corpusetan oinarrituta dago (datu errealak), eta, bestetik, esku-idazketa azkarra eta ortografia uztartzen dituen programa da.

Programak bi atal ditu: i) hezitzailearen gida eta ii) ariketa koadernoa.

Sailak: Ikastaroak

Liburua deskargatu:

EPUB

MOBI

PDF

Honekin lotuta: