Edu Zabala

Edu Zabala

Eibar, 1958

Nekazaritza-ingeniari teknikoa da ikasketaz, eta naturarekiko gaiak maite ditu bereziki, bai zientziaren ikuspuntutik, baita mitologiaren ikuspuntutik ere.

Euskara irakasle ohia da eta, gaur egun, idazlea. Hainbat artikulu eta ipuin argitaratu ditu prentsan – Elhuyarren, Plazaran, Nabarran, Elinberrin, ARGIAn eta Hatsaren poesian, esaterako. Sare sozialetan ere aktiboa da, eta bi literatur solasaldi gidatzen ditu Donostian, Egian eta Amaran.

Booktegin haren Inauterietan (2004) ipuin bilduma, Inauteria: Gizakia naturaren kontra (2015) saiakera eta Ezka (2004) eta Onddoak, ondo? (2005) eleberriak aurki ditzakezue, baina beste bi eleberri eta olerki bilduma bat ere idatzi ditu.