Yolanda Arrieta

Yolanda Arrieta

Etxebarria, Bizkaia, 1963

Magisteritza ikasketak egin zituen Eskoriatzako Irakasle Eskolan. Horrez gain, Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ere ikasi du. Euskal idazlea da eta jarduera handiena, denbora eta sakontasun handiena eskaini diona, literatura izan da, bai sortzaile gisa, baita literatur tailerrak gidatuz eta literatura eta irakurzaletasuna bultzatuz.

Bere obrarik aipagarrienak honako hauek dira: Susa aldizkarian argitaratu ziren Jimiren laguna (1990) eta Luisa (1991) kontakizunak, eta 1995ean Egan, Noiz baina!-k argitaratu zuen antzerkilana. Azken honek Legazpi saria jaso zuen. Gainera, bereak ere badira Lekurik bai? (1996) ikasle-antzerkilana eta Bihozkadak (Egan aldizkaria. 1996-1) antzerki, dantza eta poesia ikuskizunaren testua.

1998an, Irun Hiria (“Ciudad de Irun”) saria jaso ondoren, Kutxa Fundazioak Jostorrotza eta haria eleberria argitaratu zuen. Lan lirikoa den arren, literaturaren konposizioari buruzko xede literarioa dauka eta konstruktibismoari lotuta dago.

Beste esparru batzuetan ere lanak egin ditu. Saiakeraren esparruan adibidez, Gatzaren atzetik argitaratu zuen. Haur eta gazte literatura azpigeneroan, berriz, honako ekarpenak egin ditu: Izar bat erori da zerutik lurrera (Baigorri-Gara), Groau! (Aizkorri, 2004), Astebeteko kontuak (Aizkorri, 2005), Oinutsik jauregian (Ibaizabal, 2007) eta beste asko.